Piarres Lartzabal

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Piarres Lartzabal
Piarres Lartzabal.jpg
Bizitza
Jaiotza Azkaine1915eko maiatzaren 5a
Herrialdea  Lapurdi, Euskal Herria
Heriotza Ziburu1988ko urtarrilaren 12a (72 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzak euskara
Jarduerak
Jarduerak antzerkigilea
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa katolizismoa

Piarres Lartzabal (Azkaine, Lapurdi, 1915eko maiatzaren 5a - Ziburu, Lapurdi, 1988ko urtarrilaren 12a) euskal idazlea izan zen, batez ere antzerkia landu izan zuena. Egile arrunt emankorra izan zen, 120 antzezlan idatzi izan baitzituen, komediatik dramaraino hainbat arlo landuta. Lanik nabarmenenak Ibañeta, Etxahun, Bordaxuri eta Matalas ditugu. Piarres Lartzabalek sortu zuen Mixel Labéguerieren ahotsarekin famatutako Gazteri berria abestiaren letra.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ziburuko Zokoa auzoko apaiza izan zen urte luzez. Bigarren Mundu Gerra Alemanian, orduko Txekoslovakian eta Polonian izan zuten preso naziek. Gerra amaitu zelarik laster ekin zion Lartzabalek idazle-lanari. Garai haietako aldizkarietan oso ezaguna izatera iritsi zen. Lartzabalek zinez obra luzea du ikerlanetan, azterketa politikoetan, pastoraletan...baina haren izena euskaldunengan berezik ezagutarazi zuena antzerki-ekarria da. Agian, bera baita euskal antzerkigile emankorrena.

1963an, euskaltzain oso izendatu zuten.

Ezaguna da apaiz honek Hego Euskal Herriko errefuxiatuei aterpea ematen egin zuen lana. Berak, beste batzuekin batera, sortu zuen Anai Artea erakundea, zeregin horietan laguntzeko.

Kritika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lartzabalen obrak ikuslearen entretenigarri izan nahi du. Ardura politikoa ere igartzen da, haatik, haren idazlanetan. Lapurtera atseginean, umore eder askoa dastatzeko aukera bikaina eskaintzen duen obra utzi zuen. Hartzailearen kezketara iristen saiatzen da. Gaien artean pertsonaia historikoen gainean egindakoak gertatzen dira deigarri. Lartzabalek antzerkiaren bidez ikuslearen eskolatze-lan bat edo egin nahi baitu.

Lan aukeratuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antzerkia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Antzerki laburrak (1934-1966).
  2. Etxahun (1951, Ed. Herria)
  3. Xirristi-Mirrixti (1952)
  4. Bordaxuri (1952, Auspoa)
  5. Portu Txoko (1954)
  6. Mugari tiro (1959)
  7. Herriko botzak (1962, Auspoa)
  8. Iru ziren (1962, Auspoa)
  9. Ihauteriak (1962, Egilea editore)
  10. Paper mende (1962)
  11. Sarako lorea (1964)
  12. Senperen gertatua (1964, Auspoa)
  13. Orreaga. Pastorala gisarako ikusgarria (1964, Goiztiri)
  14. Lana eri (1965)
  15. Suediako neskatxa (1965)
  16. Hilla esposatu (1965, Auspoa)
  17. Ibañeta (1968, Egilea editore)
  18. Lartaun. Pastorala antzeko antzerkia (1969)
  19. Roxali (1970, Egilea editore)
  20. Matalas (1984, E.J. Antzerki)

Beste batzuk[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]