Mateo Moraza

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Mateo Moraza
Vitoria - Diputacion Foral Alava14.JPG
Bizitza
Jaiotza Gasteiz1817ko irailaren  21a
Herrialdea  Araba, Euskal Herria
Heriotza Gasteiz1878ko urtarrilaren  17a (60 urte)
Hezkuntza
Heziketa Oñatiko Unibertsitatea
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak politikaria

Mateo Benigno Moraza Ruiz de Garibai (Gasteiz, 1817ko irailaren 21a - Gasteiz, 1878ko urtarrilaren 17a) politikari eta jurista arabarra izan zen.

Gasteizko Alde Zaharreko Aiztogile kaleko 4. zenbakidun etxean jaio zen. Oñatiko Unibertsitatean eta Valladoliden egin zituen zuzenbide-ikasketak. Kargu nabarmenak izan zituen hainbat erakunde juridiko-militarretan. Kode penala garatu zuen batzordean parte hartu zuen 1851n. Euskal foruzaletasunaren aldekoa izan zen eta Arabako Batzar Nagusiek "Probintziako Aita" izendatu zuten 1862an. 1876an Madrilgo Legebiltzarrean euskal foruen aldeko defentsa porrokatua egin zuen, haien desagerpena gelditzea lortu ez bazuen ere. Historiako Akademiako kidea izan zen, baita "Nafarroako Euskal Elkargoa" izeneko elkartekoa ere. Arabako prentsan artikuluak sarritan idatzi zituen.

Haren omenez Gasteizko erdiguneko kale batek —Udaletxearen atzealdekoa— bere izena darama, baita Donostiako erdiguneko beste batek ere[1]. Halaber, Gasteizko Probintzia Plazan bere omenezko monumentu bat eraiki zuen Venanci Vallmitjana eskultoreak XIX. mendearen bukaeran.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • MORAZA RUIZ DE GARIBAI, MATEO BENIGNO: Discursos de Mateo Benigno de Moraza en defensa de los Fueros Vascos. Gasteiz: Arabako Foru Aldundiaren Argitalpen Zerbitzua, 1976. ISBN 978-84-500-1655-0

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]