Mauleko barrutia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu

Mauleko (1800-1841) edo Maule-Lextarreko barrutia (1841-1926), frantsesez arrondissement de Mauléon(-Licharre), Behe Pirinioak departamendua urte horietan banatuta egon zen bost barrutietakoa izan zen.

Osaera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

6 kantonamenduk osatzen zuten:

Beraz, bere lur eremua Zuberoa osoak (Eskiula izan ezik) eta Nafarroa Behereko zatirik handienak (Amikuze, Oztibarre, Landibarre, Garazi, Baigorri-Ortzaize...) osatzen zuten.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Frantziako Iraultzaren ostean departamenduak sortu ziren; horien barruan antolatu zen lehen azpibanaketa distrituak izan ziren baina oso urte gutxi iraun zuten. 1800eko otsailaren 17an barrutiak sortu ziren; barruti kopurua distritukoa baino txikiagoa izan zen eta kantonamendu batzuk ere desagertarazi zituzten. Berrantolaketa honen ondorioz jaio zen Mauleko barrutia, aurreko Mauleko distritua bere osotasunean eta Donapaleukoaren zati handi bat bere baitan hartzen zuena. Behe Pirinioetako orduko beste barrutiak Baiona, Oloroe, Ortheze eta Pauekoak izan ziren.

1841ean Maule eta Lextarreren arteko fusioaren karietara barrutiaren izena aldatu zen eta harrezkero Maule-Lextarreko barrutia izan zen baina bere osaera aldatu gabe.

1926ko irailaren 10ean departamenduko 5 barrutietatik bi desagertu ziren: Ortheze eta Maule-Lextarrekoa; azken honetako eremua horrela banatu zen:

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]