Maurice Abravanel

Wikipedia, Entziklopedia askea
Maurice Abravanel
Bizitza
JaiotzaTesalonika1903ko urtarrilaren 6a
Herrialdea Otomandar Inperioa
 Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaSalt Lake City1993ko irailaren 22a (90 urte)
Hobiratze lekuaSalt Lake City
Jarduerak
Jarduerakmusikaria, orkestra zuzendaria eta musikagilea
Jasotako sariak
Genero artistikoamusika klasikoa
Musika instrumentuapianoa
DiskoetxeaVanguard Records (en) Itzuli
Vox Records (en) Itzuli
Angel
Philips

IBDB: 80901
Musicbrainz: 0ec34df6-acc4-4445-a05b-5969a89397df Discogs: 456764 Allmusic: mn0000756607 Edit the value on Wikidata

Maurice Abravanel (Tesalonika, Otomandar Inperioa, 1903ko urtarrilaren 6a - Salt Lake City, Utah, 1993ko irailaren 22a) estatubatuar orkestra-zuzendaria izan zen. Utahko Orkestra Sinfonikoaren musika zuzendaria izan zen 30 urte baino gehiagoz, eta obra ugari eta goraipatuak grabatu zituen haren buru zela. Greziako espainiar-portugaldar jatorriko sefardi familia batean jaio zen, baina Suitzan hazi zen. Medikuntza-ikasketak utzi, eta musika ikasteari lotu zitzaion.

1922an, Berlina joan, eta interpretazioa eta konposizioa ikasi zituen han, Kurt Weillen gidaritzapean. Handik bi urtera hasi zen orkestra-zuzendari gisa. 1933an ihesi joan zen Alemaniatik, eta, Parisen, musika-zuzendari lanean aritu zen George Balanchineren Les Balletsentzat. 1936an Estatu Batuetara joan zen, eta New Yorkeko Metropolitan Operaren historiako zuzendari gazteena bilakatu zen. Garai hartan, hainbat antzerki-musikal zuzendu zuen Broadwayn, Weill bere irakasle ohiaren batzuk barne. 1947an, Utahko Sinfonikoaren musika-zuzendari eta orkestra-zuzendari jarri zen, eta 1979 arte eutsi zien postu horiei. Abravanelen gidaritzapean ospe handia bereganatu zuen orkestra horrek. Utahko Sinfonikotik erretiratu ondoren, Massachusettseko Tanglewoodeko Berkshire Music Centerrekin aritu zen lanean. 1991n Arteetako Nazio domina eman zioten.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]