George Balanchine

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
George Balanchine
G. Balanchine (young).jpg
Bizitza
Izen osoa გიორგი მელიტონის ძე ბალანჩივაძე, Georgi Melitonovitj dze Balanchivadze
Jaiotza San Petersburgo1904ko urtarrilaren 22a
Herrialdea  Errusia
Heriotza New York1983ko apirilaren 30a (79 urte)
Heriotza modua berezko heriotza (Creutzfeldt-Jakoben gaixotasuna)
Familia
Aita Meliton Balanchivadze
Ezkontidea(k) Tamara Geva  (1921 -  1926)
Vera Zorina  (1938 -  1946)
Maria Tallchief  (1946 -  1952)
Tanaquil LeClercq  (1952 -  1969)
Bikotea(k) Alexandra Danilova
Tamara Toumanova
Anai-arrebak
Hezkuntza
Heziketa Vaganova Academy of Russian Ballet
Hizkuntzak ingelesa
Irakaslea(k) Pavel Gerdt
Lanbidea
Lanbidea koreografoa, dantzaria, ballet masterra eta ballet dantzaria
Enplegatzailea(k) New York City Ballet
Errusiar Balletak  (1924 -  1933)
School of American Ballet  (1934 -
Ballet Russe de Monte Carlo  (1944 -  1946)
Jasotako sariak
Influentziak Marius Petipa
IMDb nm0049422
www.balanchine.org

George Balanchine (San Petersburgo, 1904ko urtarrilaren 22 - New York, AEB, 1983ko apirilaren 30a) errusiar musikagile, dantzari eta koreografoa izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bost urte zituela pianoa jotzen zuen, eta bederatzi urte zituela San Petersburgoko Ballet Eskolan sartu zen. Ikasketak amaitu zituenean, taldeko kide egin zen, eta denbora librean pianoa eta konposizioa ikasten zituen. Dantza uztea erabaki zuen, eta 1923an koreografiaren bideari ekin zion. Urte horretan bertan, Volodia Dimitriev marrazkilariarekin batera, Gauak ballet gaztea sortu zuen.

Hainbat ballet zuzendu zituen Petrogradoko Opera Komikorako. 1924an errusiar gobernuak baimena eman zion ballet bat sortzeko, eta atzerrian itzuli bat egiteko. Errusiar balletentzat zuzendu zituen, besteak beste: Barabau (Ricti, Utrillo, 1925), Jack in the Box (Milhaud, Derain, 1926), Katua (Sauguet, Gabo, Pevsner, 1927), Apolo (Stravinski, Bauchant, 1928).

Ondoren, Danimarkako errege-balleteko maisu izan zen, eta komedia musikal batean parte hartu zuen Londresen. 1932an Montecarloko errusiar balletetako zuzendari izan zen. 1933an bere konpainia sortu zuen, Balletak. 1934an New Yorkeko School of American Balleta sortu zuen. Eskola horretako zuzendari zela zuzendu zituen: Sérénade (1934), Oroitzapena (1935), Orfeo (Glück, 1936), Maitagarriaren musua eta Karta-jokoa (Stravinski, 1937).

1946an Ballet Society sortu zuen, eta 1948an lehenago bere konpainia izandakoak bildu zituen, eta New York City Balleta sortu zuen. Lan hauek zuzendu zituen: Suzko txoria (Stravinski, 1949), Jones Beach (Andriessen, J. Robbins, 1950), Mendebaldeko sinfonia (Kay, 1954), Mugimenduak (1963), Don Kixote (Nabokov, 1966), Jewels (Fauré, Stravinski, Txaikovski, 1967), Slaughter on Tenth Avenue (Xenakis, 1968).

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: George Balanchine Aldatu lotura Wikidatan

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]