Kurt Weill
Kurt Julian Weill (Dessau-Roßlau, Alemania, 1900eko martxoaren 2a - New York, AEB, 1950eko apirilaren 3a) Estatu Batuetako musikagilea izan zen, Alemanian jaioa.
Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Humperdinckekin eta Busonirekin egin zituen ikasketak. Jaioterrian orkestra-zuzendari izan ondoren, Berlinera joan zen, eta musikagintzan soilik aritzea erabaki zuen. Opera-eskola berria sortu zuen Alemanian, baina, naziek aginpidea hartu zutenean, Estatu Batuetara ihes egin behar izan zuen. Bertolt Brechtekin lan egin zuen opera askotan.
Operak: Der Protagonist (1925); Die Dreigroschenoper (1927, Hiru penikeko opera); Aufsteig und Fall der Stadt Mahagonny (1929, Mahagonny hiriaren arrakasta eta hondamena); Der Jasager (1930, Morroia); Johnny Johnson (1936); Lady in the Dark (1940, Ilunpeko andrea); eta Lost in the Stars (1949, Izarretan galduta).
Operez gainera balletak, orkestrarako eta ganberako musika eta kantuak idatzi zituen.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
![]() |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Kurt Weill ![]() |