Mauricio Kagel

Wikipedia, Entziklopedia askea
Mauricio Kagel

Bizitza
JaiotzaBuenos Aires1931ko abenduaren 24a
Herrialdea Argentina
HeriotzaKolonia2008ko irailaren 18a (76 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakalemana
Irakaslea(k)Hilde Heinitz (en) Itzuli
Juan Carlos Paz (en) Itzuli
Vincenzo Scaramuzza (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakmusikagilea, film-zuzendaria, orkestra zuzendaria, unibertsitateko irakaslea, bideoartista, musika-irakaslea, musikologoa eta gidoilaria
Lantokia(k)Kolonia
Enplegatzailea(k)Hochschule für Musik und Tanz Köln (en) Itzuli
Jasotako sariak
KidetzaBerlingo Arteen Akademia
Genero artistikoaopera
DiskoetxeaDeutsche Grammophon (en) Itzuli

mauricio-kagel.com…
IMDB: nm1097626 Allocine: 28888 Allmovie: p580868
Spotify: 0IdJUMh8xVuehu7qlMcDth Last fm: Mauricio+Kagel Musicbrainz: 9f185094-f3d7-4e33-9f60-4588d4c63cb3 Songkick: 43688 Discogs: 119084 Allmusic: mn0001335367 Find a Grave: 29936478 Edit the value on Wikidata

Mauricio Kagel (Buenos Aires, 1931ko abenduaren 24a - Kolonia, 2008ko irailaren 18a) argentinar musikagilea izan zen. Musikagilea izateaz gainera, orkestra-zuzendaria eta zinema-zuzendaria ere izan zen.

Bere kontura ikasi zuen, musika-irakasle partikularren gidaritzapean. Buenos Airesko Música Nueva taldeko kide egin zuten 1949an, eta, urtebete geroago, Argentinako Zinematekaren sorreran parte hartu zuen. 1955ean, Colon Antzokiko Ganbera Operaren zuzendari izendatu zuten. Handik bi urtera, Alemaniara alde egin zuen, eta Kolonian jarri zen bizitzen. Alemanian, hainbat lekutan aritu izan da lanean: Rhingo Ganbera Orkestraren zuzendaria izan da (1957-1961), Darmstadt ikastaroetako irakaslea (1960), Rhingo Musika Eskolako Musika Berrien Institutuko zuzendaria (1967) eta Koloniako Goi Musika Eskolako antzerki-irakaslea (1974). Musika-lan ugari egin ditu, tresna nahiz ahotserako musika, antzerkirako musika eta abar. Musika esperimentaleko filmak ere egin izan ditu. Lan aipagarrienen artean ditu: Harirako sestetoa (1957), Heterofonia (1961), Errenazimentuko tresnetarako musika (1966) eta Exotikoa (1972). Ahots musikarako, Aleluia (1968) egin zuen, eta harena da, halaber, Stadtstheater (1970) antzerki musikala. 1975ean, Tamtam argitaratu zuen, bere lana definitzen duen liburua.

Irakasle bezala, batzuen artean, Carola Bauckholt izan zuen ikasle.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]