Mazar-i-Xarif

Wikipedia(e)tik
Mazar-e Sharif» orritik birbideratua)
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Mazar-i-Xarif
Mazar-e sharif - Steve Evans.jpg
Administrazioa
Probintzia Balkh
Izen ofiziala مزارِ شریف (persieraz)
Geografia
Altuera 380 m.
Demografia
Biztanleria 289.926 biztanle (2010eko kalkulua)

Mazar-i-Xarif[1] (persieraz: مزارِ شریف) Afganistango iparraldeko hiri handiena eta Balkh probintziako hiriburua da. Turkmenistan, Uzbekistan eta Tajikistango mugak 50 kilometro ingurura ditu. 2010ean 289.926 biztanle zituen.[2] Gizarte multietnikoa da: gehiengoa Tajik etniakoa da baino Uzbeko, Hazara, Paxtun eta Turkomano ugari dago. Hizkuntz nagusiak persiera (dari) eta paxtuera dira.

Hiriaren izenak "Jaunaren Santutegi" esan nahi du. Izan ere afganiarrek, bai xiitek, bai sunitek, Mazar-i-Xarifeko Mezkita Urdina Mahomaren lehengusu eta suhi Ali ibn Abi Taliben hilobiaren gainean eraiki zela uste dute. Historialarien arabera, ordea, Ali Najafen (Irak) hobiratua izan zen. Hiriak ondasun arkeologiko helenistiko eta musulman ugari ditu.

Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Datu klimatikoak (Mazar-i-Xarif)
Hila Urt Ots Mar Api Mai Eka Uzt Abu Ira Urr Aza Abe Urtekoa
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 8.0 10.7 16.3 24.3 31.2 37.0 44.9 36.9 31.9 24.7 16.4 10.8 24.4
Batez besteko tenperatura (ºC) 2.6 5.1 10.8 17.9 24.5 29.9 33.3 29.9 23.9 16.7 9.1 5.1 17.4
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) -2.1 0.0 5.1 11.3 16.6 22.5 25.9 23.8 17.1 9.4 3.2 0.0 11.1
Pilatutako prezipitazioa (mm) 28.9 34.8 43.8 28.3 11.2 0.2 0.0 0.0 0.1 3.9 13.5 21.7 186.4
Iturria: World Climate Data[3]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Mazar-i-Xarif Aldatu lotura Wikidatan