Mendebaldeko Bug
Mendebaldeko Bug[1] (ukraineraz: Західний Буг, Zakhidnyy Buh; bielorrusieraz: Захо́дні Буг, Zakhodni Buh; polonieraz: Bug) Ekialdeko Europako ibaia da, Narew ibaiaren adarra. 830 kmko luzera eta 39.420 km²ko arroa ditu. Dnieper–Bug ubideak Dnieper ibaiarekin lotzen du.
Iturburua Ukrainako Lviveko oblastan dauka. Aurrerago, 363 kilometroan zehar, Polonia-Ukraina eta Polonia-Bielorrusia nazioarteko mugak egiten ditu. Azkenik, Serocketik hurbil, Narewera isurtzen da.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ 159. araua. Euskaltzaindia (Noiz kontsultatua: 2013-7-6).
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
![]() |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Mendebaldeko Bug ![]() |
- (Ingelesez) Bug River Britannica.com
|
![]() |
Artikulu hau Poloniako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |