Edukira joan

Mesenterio

Wikipedia, Entziklopedia askea
Mesenterio
Xehetasunak
Honen partemintz serosoa
Identifikadoreak
Latinezmesenterium
MeSHA01.923.047.025.600.451
TAA10.1.02.007
FMA7144
Terminologia anatomikoa

Mesenterioak orri bikoitzez osaturiko loturak dira, erraiak abdomen paretara lotzen dituztenak. Honen funtzioen artean gantz-gordailua izatea dago eta bi orrien artean odol-hodiak, linfa-hodiak eta nerbio zuntzak erraietaraino hedatzeko bideak daude. Enbrioiaren bizkarraldeko mesenterio edo mesenterio dortsalaren eratorria da.

Abdomenaren luzetarako mozketa erraiekin eta mesenterioarekin.

Nahiz eta mesenterioa termino orokor gisa erabili, badago mesenterio konkretu bat gorputzean, heste-mehearekin lotuta egongo dena. Oso zabala da, 15cm-ko luzeera izanik eta abaniko itxuraduna. Bertara lotuko dira bai jejunoa bai ileona. Mesenterio erroaren bidez mesenterioak abdomenaren atzeko paretan duen lotuneaikusi genezake. Honek guztiak mesenterioa peritoneo barneko egitura gisa sailkatzeko aukera ematen digu.

Mesenterio honetaz gain, kolona lotzen duen beste mesenterio bat ere badago, hiru zati desberdinez osatua: zeharkako mesokolona (duodenoaren bigarren zatitik arearen beheko ertzera hedatzen da, ezkerreko giltzurrun-mailan irekiz), sigmoide mesokolona (ez da tamainaz oso handia, izenak adierazten duen legez kolon sigmoidea abdomen paretara lotuko du), eta mesoapendizea (apendizea abdomenaren atzeko paretara lotuko du). [1]

Mesenterio hitza, latinez mesenterio ( / °° m ɛ z ə n t ɛ r i ə m / ), men- eta -enteron hitzak batzen ditu. Antzinako grekeran aztertzen badugu hitza μεσεντερον (mesenteron), jatorria μέσος (mesos , "erdia") + ἔντερον (énteron , "hestea") da. Ondorioz, heste erdian edo erdiko hestea esan nahi duela aztertu daiteke.

Mesenterioaren izatea duela urte asko ezagutu zen. Izan ere, Leonardo da Vincik aipatu zuen mintz bat gisa atal hau lehen aldiz giza anatomiari buruzko idatzi batean. Hala ere, ez zegoen oso argi errai aske edo beste errai baten parte zen eta aipatu ondoren 500 urte inguru medikuek ez zioten garrantzia eman klinikan. Hainbat anatomista eta medikuek errai hau landu zuten aurkikuntza berriak eginez baina duela oso gutxi arte, 2012, ez zen errai aske bat bezala izendatua izan. Honek, hesteekin erlazionatutako ebakuntzetan aurrerakuntza nabariak ekarri zituen.[2]

Mesenteriaoren bi orrien artean dauden odol-hodiak.

Enbrioi aroan, hesteak odoleztapenaren arabera hiru taldetan banatuko dira: aurreko hestea enbor zeliakoak odoleztatzen du, bitartekoa goiko arteria mesenterikoak eta atzekoa beheko arteria mesenterikoak. Heste hodi primitibo osoa mesenkimaren bidez lotuta dago abdomeneko atzeko paretarekin. Bostgarren astean, mesenkima murrizten hasiko da eta ondorioz, aipatutako hesteak abdomenera lotuta geldituko dira bakarrik mesenterio dortsala deritzogun geruzaren bidez. Mesenterioa hestegorriaren behekaldetik ondestera doa eta bertatik odol-hodiak, linfa hodiak eta nerbioak igaroko dira. Hasieran tarte osoari deritzogu mesenterio, baina garapenak aurrera egin ahala atal bakoitzak izen ezberdina hartuko du. Adibidez, urdailarekin lotuta dagoenari mesogastrio deritzogu, eta urdailaren biraketaren ondorioz beherantz eta albo baterantz mugituko da. Ondorioz epiploi nagusia eratzen da (Urdailaren muxarradura nagusitik zeharkako kolonera hedatzen da eta hesteak estaliko ditu).

Bestalde, mesenterio bentralari dagokionez, hori zeharkako trenkadaren mesenkimatik eratorria da. Mesenterio dortsalarekiko jarraia da eta gibelaren hazkuntzak bitan banatzen du: omentu txikia eta lotailu faltziformea sortuz. Lehenengoa urdailetik eta duodenoaren lehenengo ataletik gibelera doa eta bigarrena gibeletik abdomen paretara.

Mesenterioaren garapen enbrionarioa

Garapenean zehar, bitarteko hestearen tamaina nabarmenki handitzen da eta ondorioz barrunbe abdominalean ez da espazio nahikoa egongo. Hestea kanpora aterako da eta hernia fisiologikoa sortuko du. Aurrerago, behin barrunbe abdominalaren espazioa handituta dagoenela, berriz ere sartuko da. Prozesu honen amaieran hesteak 270 graduko biraketa burutuko du (erlojuaren orratzen norabidearen aurka): 90 gradu kanpora ateratzean, eta 180 berriz sartzerakoan.

Hesteen garapenaren ondorioz, mesenterioan hainbat eraldaketa emango dira. Goranzko eta beheranzko kolonetara lotuta dauden atalak (goranzko eta beheranzko mesokolonak) birxurgatu egiten dira. Ondorioz, momentu honetatik aurrera, egitura hauek peritoneo atzekoak izango dira. Bestalde, zeharkako kolona, kolon sigmoidea eta apendizea peritoneo barrukoak izaten jarraituko dute, zeharkako mesokolonaren, mesokolon sigmidearen eta mesoapendizearen bidez hurrenez hurren. Gainera duodenoaren zati batzuk izan ezik, heste-mehea hasierako mesenterio dortsalari lotuta egoten jarraituko du baita ere.[3]

Heste mehearen (duodenoak, jejunoak, eta ilenoak osatzen dutena) erro mesenterikotik sortzen da eta bizkarrezurraren aurrealdera lotuko da. Sustraia estua da, 15 cm luze eta 20 cm zabal. Heste mehearen atal hau, abdomen barrunbean kokatzen da, zeharreko kolon eta omentu handiaren atzean.

Giza disekzioa, mesenterioa

Mesenterioa kolonarekin elkartzen da ertz-gastrointestinalean eta mesokolonaren eskualde ezberdinetatik hedatzen da. Kolonean zehar hedatzen diren mesokolonak (mesenterio azpimota bat) lotzen diren kolon-atalaren araberako izena jasotzen dute: zeharkako kolonari atxikituriko zeharkako mesokolona, kolon sigmoideari atxikituriko sigmoide mesokolona, eta apendizeari loturiko mesoapendizea.

Histologiari dagokionez, bereziki ehun konjuntiboz osatuta dago, eta bertan zelula adipotsuen metaketa egin ohi da (bereziki pertsona obesoetan). Honekin erlazionatuta sistema linfatikoa dugu, prozesu entzimatikoen ondoren sortzen diren lipidoen hondarrak xurgatzen duena.[4]

Crhon gaixotasunaren lagin histologikoa

Mesenterioarekin erlazionatutako patologien artean iskemia mesenterikoa edo heste iskemikoa daukagu, goiko arteria mesenterikoaren tronbosiaren ondorioz gertatzen dena. Hau gertatzeko beste arrazoi bat heste meharrean bolbulo izeneko makurdura bat agertzea izan daiteke, heste meharra honen inguruan kiribiltzean mesenterioa estutu eta iskemia sortzen duena. Beste patologia bat Crohn-en gaixotasuna (CD) da, non mesenterioa loditu ohi den, eta ondorioz, hemostasia saildu. Honen sintometako batzuk diarrea eta min abdominala dira, eta barne zein kanpo fistulak eta hestearen obstrukzioa eman daitezke.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Quimica.es. Mesenterio [sede web]. Lumitos; [2021/12/13]. https://www.quimica.es/enciclopedia/Mesenterio.html
  2. Wikipedia. Mesentery [sede web]. [2021/11/22;2021/12/13].https://en.wikipedia.org/wiki/Mesentery
  3. Langman. Embriología Médica, 12ª ed. Barcelona, España: Ed. Lippincott/Williams & Wilkins, 2012.
  4. Wikipedia.Mesenterio [sede web]. [2019/08/29; 2021/12/13]. https://es.wikipedia.org/wiki/Mesenterio

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]