Metalgintza

Wikipedia, Entziklopedia askea

Metalgintza da objektu utilitario, artistiko edo apaingarrien fabrikazioan metalak ekoizteko eta moldatzeko teknikak eta arteak. Langintza horrek barne hartzen ditu metal preziatuekin (hala nola zilarra eta urrea), gainontzeko metalekin bezala, egiten diren galdaketa- eta taila-teknikak. Errementari, urregintza eta bitxigintza biltzen ditu.

Metalgintza oso garrantzitsua izan da gizateriaren garapenean. Esaterako, historiaren azterketan, gizakiak hainbat metalen ekoizpenean eta lantzean nagusi izan ziren garaiei deitzen zaie modu berezi batean (Kobre Aroa, Brontze Aroa eta Burdin Aroa).

Osatze teknikak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ziurrenik, metalak konformatzeko teknikarik zaharrena mailukatzea da. Kalkulatzen da K.a. 2500. urte inguruan hasi zela metal urtuan molde-isurtze teknika erabiltzen. Geroago, bihurritzeko, errematxatzeko eta soldatzeko teknikak erabili ziren.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Horoztepe-n (Turkia) aurkitutako brontzezko estatua txikia.

Kobrea naturan berezko egoeran aurki daitekeen metal bakanetako bat da, hau da, beste elementu batzuekin konbinatu gabe. Horregatik, gizakiak erabili zuen lehenetarikoa izan zen. Beste berezko metalak urrea, platinoa, zilarra eta meteoritoetatik eratorritako burdina dira.

Historiaurreko garaietatik urrea eta zilarra fabrikatzen zirenez[1], hainbat tresneria (hala nola ontziak, apaingarriak, bitxiak, txanponak eta estatuak) garaiko estilo, apaingarri eta zaporeari jarraituz eta horiek ekoizten zituen nazioaren arabera, zibilizazio nagusietatik igaroz beha daiteke.

Urrea lantzeko erabiltzen ziren teknikak oso sinpleak ziren hasieran. Hotzean mailukatzeak forma desberdinak har zezaketen xaflak eta hariak ematen zituen. Geroago, baina oraindik goiz-aro batean, berotze eta urtze teknikak erabili ziren. Aurrerapen teknikoek formen dibertsifikazioa ekarri zuten.

Antzinako Egipton, kobrea lantzen zen, eta bere erabilera oso zabalduta zegoen Europan XVII. eta XVIII. mendeetan, batez ere, etxeko tresnak egiteko. Antzinako Grezian, brontzea eta letoia erabiltzen ziren, Erdi Aroan peltrezko platerak eta pitxerrak egiten ziren bitartean. XVI. mendetik aurrera, burdin forjatuaren erabilera egin zen ezagun erreja eta balustra apaingarriak egiteko.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]