Micaela Feldman Etchebehere

Wikipedia, Entziklopedia askea
Micaela Feldman Etchebehere

Bizitza
JaiotzaMoisés Ville (en) Itzuli1902ko otsailaren 2a
Herrialdea Argentina
HeriotzaParis1992ko uztailaren 7a (90 urte)
Jarduerak
Jarduerakemakumeen eskubideen aldeko ekintzailea
Zerbitzu militarra
Adar militarraNazioarteko Brigadak
Graduakapitain
Parte hartutako gatazkakEspainiako Gerra Zibila
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoaMujeres Libres

Mika Feldman de Etchebéhère, jaiotzaz Micaela Feldman izenekoa (Moisés Ville, Santa Fe probintzia, 1902ko martxoaren 14a - Paris, 1992ko uztailaren 7a) Espainiako Gerra Zibilaren garaian POUMeko milizia baten kapitain bilakatu zen militante argentinarra izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mika Feldman Moisés Ville-n, Santa Fe probintzia ( Argentina ), jaio zen, zaren garaiko Errusiako progroms-etatik ihes egindako familia judu batean. Odontologia ikasi zuen Buenos Airesen eta unibertsitateko urteetan aktiboki militatu zuen hainbat talde politiko anarkista, komunista eta sozialistetan. Jarduera politiko hori dela eta, lehenik bikotekidea eta ondoren senarra izan zen Hipólito Etchebéhère, euskal jatorriko ingeniaritza ikasle gaztea ezagutu zuen. Elkarrekin Insurrexit aldizkariaren inguruko talde politiko baten sorreran parte hartzen zuten eta, 1924an Argentinako Alderdi Komunistarekin bat egin zuten. Bi urte beranduago, 1926an, militantzia kanporatu dute, PCAren politika estalinistarekin izandako desadostasunengatik eta Leon Trotskiren figurarekiko zuten sinpatiagatik, kanpporatu egin zituzten.

Patagonian lau urte igaro zitutzten, odontologia, ikerketa eta aktibismo politikoarekin txandatuz.

1931an Europara joan ziren bizitzera eta Espainian eta Frantzian egonaldi laburrak egin ondoren Berlinen kokatu ziren. Alemanian egondako urteetak jarduera politiko bizikoak izan ziren, eta talde komunista eta trotskistekin harremanak izaten hasi ziren.

Hitlerrek boterearen gorakadaren eta sozialisten eta komunisten porrotaren ondoren Parisera joan ziren. Parisen Que Faire talde trotskistarekin haremandu ziren. Bien bitartean, Hipólitoren osasunak okertzen jarraitu zuen eta Buenos Aireseko urtetatik zuen tuberkulosiak okerrera jo eta sendategi baten ingresatuta egon behar izan zuen. Egoera horretan bikoteak ezkontzea erabaki zuen, bestela ezin izango baitzuen hura bisitatu.

Emazteak senarraren abizena hartzeko Frantziako tradizioa zela eta, aurrerantzean Micalela (edo Mika) Feldman Etchebehere izena hartu zuen. Hala ere nahasmena dago izenaren inguruan, modu ezberdinetara agertzen baita: Mika Etchebéhère bezala, beste batzuetan Mika Feldman Etchebéhère edo, beste modu batzutara.

Fronte Popularraren Espainiako garaipenaren ondoren Madrilen finkatzea erabaki zuen bikoteak. 1936ko uztailean POUMeko militanteek osatutako zutabean alde egin zuten, identifikatuta sentitu ziren alderdiarekin, nahiz eta inoiz ez ziren militante organikoak bihurtu.

Parte hartu zuten lehen borrokan, Atienzan, Hipólito hil zen eta Mikak hartu zuen bere lekua. Bere ausardiagatik, zentzu komunagatik eta humanitarismoagatik, kapitain-izarrak lortu zituen eta La Capitana izenarekin ezaguna izan zen armada errepublikanoan, maila hori lortu zuen atzerriko emakume bakarra izateagatik. Bere konpainia Sigüenzaren defentsan lehenik eta Madrilen ondoren, Pineda de Humera eta Cerro del Águilaren aurka borrokatu zen.

1937ko apirilean Madrilen atxilotu zuten, Cheka batera bidali eta Errepublikaren etsai trotskista gisa galdekatu zuten. Bere lagunen ahaleginari esker, batez ere Cipriano Mera anarkistari esker, aske utzi zuten, baina ez zuen armadara itzultzeko baimenik izan. Madrilen egon zen hiria erori baino egun batzuk lehenagorate.

Gerra garaian miliziano gisa izandako jardunaren lekukotza utzi zuen 1975ean Parisen idatzitako Ma guerre d’Espagne à moi, liburuan.

1939ko apirilean Parisen zegoen jadanik, baina judua izateagatik eta ezkertiar militantea izateagatik, Buenos Airesera itzuli behar izan zuen. Bigarren Mundu Gerra amaitu arte geratu zen Argentinan. 1945etik 1992an zendu zen arte, Parisen eta Perigny hirian biziko izan zen. Azken urteak Alésia kalean dagoen adinekoen egoitza batean igaro zituen. Hi ondoren, bere gorpua erraustu egin zuten eta hautsak Senan bota ziren (klandestinoki).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]