Michael Collins (astronauta)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Michael Collins (astronauta)
Michael Collins (S69-31742, restoration) (cropped).jpg
Bizitza
Izen osoaMichael Collins
JaiotzaErroma1930eko urriaren 31
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Lehen hizkuntzaingelesa
HeriotzaNaples (Florida)2021eko apirilaren 28a (90 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: minbizia
Familia
AitaJames Lawton Collins
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaU.S. Air Force Test Pilot School (en) Itzuli
Harvard Business School
Estatu Batuetako Akademia Militarra
St. Albans School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakofizierra, astronauta, hegazkinlaria, enpresaburua, proba-pilotua, autobiografialaria eta aktorea
Lantokia(k)Florida
Enplegatzailea(k)NASA
Smithsonian Institution
Jasotako sariak
Zerbitzu militarra
Adar militarraAmeriketako Estatu Batuetako Aire Armada
Graduabrigadier general (en) Itzuli
Astronauta
MisioakGemini 10 (en) Itzuli Apollo 11
Misioen entseina(k)Gemini 10 Apollo 11
Denbora espazioan15.964,716666667 minutu

IMDB: nm0172531 Allocine: 107834 Allmovie: p85556
Twitter: AstroMCollins Instagram: astromichaelcollins Musicbrainz: 4fe43e0d-3d20-41fa-aec8-05cbd4ad9a1e Edit the value on Wikidata
Michael Collins Signature.svg

Michael Collins (Erroma, 1930eko urriaren 31 - Naples, Florida, 2021eko apirilaren 28a) astronauta estatubatuarra, Erroman jaio zen, Italian, bere aita Estatu Batuetako enbaxadan lanean zegoelarik.

1952an Saint Albans eskolan graduatu zen eta zientzietako batxilergoa eskuratu zuen West Pointeko Akademia Militarrean (New York) eta gero Aireko Indarren Edwards Basean egon zen pilotu lanetan. 1959tik 1963 arte 4.200 hegaldi-ordu bete zituen.

1963ko uztailaren 18an, Collins, NASAk aukeratutako hirugarren taldeko astronauta bat izan zen. 1966an , Collinsek lehenengo hegaldi espaziala egin zuen Gemini 10 misioaren barnean, eta bertan altitude marka berria ezarri zuen. Espazio-ontzitik irten eta bi ibilaldi espazial (EVA) burutzen zituen hirugarren astronauta estatubatuarra bihurtu zen.

Collinsek bi hegaldi espazial bete zituen. 266 ordu igaro zituen espazioan eta hortik ordu 1 eta 27 minutu ibilaldi espazialak egiteko izan ziren. Azkenaldia Collinsek programa espazialean izandako esperientziei buruz hainbat liburu idazten jardun du, horien artean, Carrying the Fire eta Flying to the Moon and Other Strange Places. 1988an Liftoff: the Story of America's Adventure in Space idatzi zuen.

Hainbat herritako dominak jaso zituen, horien artean, NASAko Exceptional Service Medal domina. Erretiratu ondoren, aholkulari aeroespazial eta idazle lanetan aritu zen.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Carrying the Fire
  • Flying to the Moon and Other Strange Places
  • Liftoff: the Story of America's Adventure in Space

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Michael Collins (astronauta) Aldatu lotura Wikidatan