Miguel Ángel Gallardo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Miguel Ángel Gallardo

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMiguel Gallardo Paredes
JaiotzaLleida1955eko abenduaren 27a
Herrialdea Katalunia
HeriotzaBartzelona2022ko otsailaren 21a (66 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: Burmuineko tumorea
Hezkuntza
HeziketaEscola Massana
Hizkuntzakgaztelania
katalana
Jarduerak
Jarduerakkomikigilea, diseinatzailea, publizista, ilustratzailea, comics creator (en) Itzuli eta karikaturagilea
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
InfluentziakElzie Crisler Segar eta Manuel Vázquez

miguel-gallardo.com eta miguel-gallardo.com
Discogs: 3372696 Edit the value on Wikidata

Miguel Ángel Gallardo Paredes (Lleida, Katalunia, 1955eko abenduaren 27a - Bartzelona, Katalunia, 2022ko otsailaren 21a) katalan marrazkilaria izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arte Ederretako ikasketak egin nahi izan zituen baina ez zuten onartu eta Massanna Arte eta Lanbide Eskolan egin zituen ikasketak[1].1977an hasi zen marrazkilari profesional gisa lanean. Zenbait aldizkaritarako eta helduentzako komikietarako irudiak egin ditu. Bruguera eskolako marrazkilarien istorioetako umorea nabarmena da Gallardoren lanetan, eta eskola haren jarraitzailetzat aitortzen du egileak bere burua.

Gallardok Makoki pertsonaia sortu zuen, 1970eko  hamarraldian, Juan Mediavilla gidoigilearekin eta Borrayoren laguntzarekin. Pertsonaia hark lorturiko arrakastari esker, El Víbora aldizkariak Makoki protagonista zuen argitalpen bat sortu zuen. 1980ko hamarraldiaren hasieran, Mediavillarekiko elkarlana eten eta Pepito Magefesa pertsonaia sortu zuen Gallardok Cairo aldizkarirako; 1985ean amaitu ziren Makokiren abenturak. Geroztik, ilustratzaile gisa aritu da batik bat. Hala ere, 2006 eta 2007an komikira itzuli zen berriz, eta bi istorio autobiografiko kontatu zituen: Tres viajes eta María y yo. Azken horretan, Gallardok María alaba autistarekin duen harremanaren berri ematen du. Kataluniako Komiki Sari Nazionala eman zioten lan horregatik, eta zinemara ere eraman dute lan hori.

Bere bizitzako azken hilabeteak islatu zituen Algo extraño me pasó camino de casa komikian.

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Gallardo, Miguel en entrevista con Florentino Fernández para el catálogo Com ser Gallardo (Casal Solleric, 2006), p. 26.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]