Miguel Navarro

Wikipedia, Entziklopedia askea
Miguel Navarro
Bizitza
JaiotzaErrenteria1946ko abenduaren 9a (77 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakfutbolaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
Eibar KE1968 / 1969
Bilbao Athletic1969 / 1971
Athletic1971 / 1973
Burgos CF1973 / 1981
 
Posizio edo espezialitateaerdilaria

Miguel Navarro Juanikorena (Errenteria, 1946ko abenduaren 9a) gipuzkoar futbolaria ohia da, erdilari moduan aritu zena.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eibar KE taldean jokatu zuen eta bertan eman zituen lehen urratsak futbolari bezala.

1969an Athletic Clubek fitxatu zuen eta bere talde filialean sartu zuen. Bilbao Athleticen parte izan zen, denboraldi bat Bigarren Mailan eta, mailaz jaitsi ondoren, beste bat Hirugarren Mailan. Bere debuta Athletic Clubeko lehen taldearekin, eta azken finean "lehoiekin" jokatu zuen partida ofizial bakarra, 1971ko Kopako final-1/16ko kanporaketako itzulerako partida izan zen. 1971ko maiatzaren 2an izan zen eta Athleticek 1-0 irabazi zion Racing de Ferroli. 1971-72 eta 72-73 denboraldietan gipuzkoarra Athleticeko lehen taldeko kidea izan zen Lehen Mailan, baina ez zuen partidarik jokatu euskal klubarekin, lagunarteko batzuk izan ezik.[1]

1973an Burgos Club de Fútbol taldeak fitxatu zuen. Talde honetan zortzi denboraldi eman zituen, horietako lau Lehen Mailan (1976-1980).

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kluba Urtea(k)
Eibar KE 1968-69
Bilbao Athletic 1969-71
Athletic Club 1971-73
Burgos Club de Fútbol 1973-81

Tituluak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Titulua Kluba Urtea
Kopa Athletic Club 1973

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]