Burgos Club de Fútbol

Wikipedia, Entziklopedia askea
Burgos CF» orritik birbideratua)
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Burgos CF
Ezizena(k) La Burgatti
Sorrera 1922
Futbol zelaia El Plantío
(edukiera: 16.000 lagun)
Presidentea Espainia José Luis García
Entrenatzailea Espainia José Ignacio Fernández
Liga Espainiako Bigarren B Maila
2016-17 16.a
Webgunea Webgune ofiziala
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa

Burgos Club de Fútbol futbol talde gaztelarra da, 1922an Burgos hirian sortutakoa.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hasierako taldeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1922an Burgos Foot-ball Club sortu zen baina garai hartan denbora taldeak fusionatuz zihoazen eta berehala aldatzen zuen izenez, Deportivo Castilla-Burgos, Unión Deportiva Burgalesa... ez zuen askorik iraun. 1936an Gimnástica Deportiva Burgalesa eta hirugarren mailara igo zen. 1946an Gimnástica de Burgos bihurtu zen eta 1949an Burgos Club de Fútbol.

Burgos Club de Fútbol[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1952an bigarren mailara igotzea lortu zuen urtebeterako baino iraun ez zuen arren. 1960an berriz itzuli zen bigarren mailara eta hamar urte eman zituen bertan. 1971ean Ignacio Eizagirre donostiarra entrenatzaile zela lehen mailara igotzea lortu zuen eta bi urte egin zituen bertan. 1976an itzuli zen lehen mailara eta lau urte egin zituen maila gorenean. 1980an maila galdu zuen eta diru arazo larrien erruz taldea desagertu egin zen.

Real Burgos[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1983an Real Burgos Club de Fútbol sortu zen aurreko taldearen harrobiko taldeari (Burgos Promesas) jarraipena emanez eta 1990 urtean lehen mailara itzuli zen. Lehenengo urtean defentsa izugarria erakutsi zuen eta gol gutxien jaso zuen taldea izan zen, 27 gol 38 partidatan. Bigarren urtean bederatzigarren postua eskuratu zuen. Hirugarren urtean lehenengo liderra izan zen, Errealari 4-0 irabazita, baina urte horretan maila galdu zuen. Berriz ere diru arazo larriak azaldu ziren eta beste behin taldea desegin zen.

Burgos Club de Fútbol[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1994an berriz ere Burgos Club de Fútbol sortu zen. 2001 urtean bigarren mailara itzuli zen baina hurrengo urtean arazo ekonomikoen erruz hirugarren mailara jeitsiarazia izan zen. Ordutik aurrera hirugarren maila eta bigarren B mailen artean aritu izan da.

Izenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Burgos Foot-ball Club (1923ko urtarrila)
  • Deportivo Castilla-Burgos (1923ko abuztua - 1926)
  • Unión Deportiva de Burgos (1926-1929)
  • Gimnástica Deportiva Burgalesa (1936-1946)
  • Gimnástica de Burgos (1946-1949)
  • Burgos Club de Fútbol (1949-1980)
  • Real Burgos Club de Fútbol (1983-1993)
  • Burgos Club de Fútbol (1994- )

Uniformea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Deportivo Castilla
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Unión Deportiva
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Gimnástica Deportiva
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Burgos Club de Fútbol
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Real Burgos CF
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Burgos Club de Fútbol

Datuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Burgos CF eta Real Burgo CF batera. 2016-17 barne:

  • Denboraldiak 1. mailan: 9
  • Denboraldiak 2. mailan: 22
  • Denboraldiak 2. B mailan: 17
  • Denboraldiak 3. mailan: 24
  • Ligako posturik onena: 9.a Lehen mailan (1991-92)

Azken urteetako ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Maila Postua Errege Kopa
1999-00 Bigarren B maila 3.a 1. itzulia
2000-01 Bigarren maila 1.a 2. itzulia
2001-02 Bigarren maila 16.a 2. itzulia
2002-03 Bigarren B maila 3.a 1. itzulia
2003-04 Bigarren B maila 5.a 1. itzulia
2004-05 Bigarren B maila 3.a 1/32
2005-06 Bigarren B maila 3.a 4. itzulia
2006-07 Bigarren B maila 2.a 3. itzulia
2007-08 Bigarren B maila 18.a 1/16
2008-09 3. maila 3.a -
2009-10 3. maila 1.a -
2010-11 3. maila 1.a 1. itzulia
2011-12 Bigarren B maila 20.a 1. itzulia
2012-13 3. maila 1.a -
2013-14 Bigarren B maila 10.a 3. itzulia
2014-15 Bigarren B maila 12.a -
2015-16 Bigarren B maila 5.a -
2016-17 Bigarren B maila 16.a 1. itzulia

Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Burgos Club de Fútbol