Mihail Kogălniceanu
Itxura
(«Mihail Kogalniceanu» orritik birbideratua)
| Mihail Kogălniceanu | |||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|
1863ko urriaren 11 - 1865eko urtarrilaren 26a ← Nicolae Crețulescu (en)
| |||||||
| Bizitza | |||||||
| Jaiotza | Iași, 1817ko irailaren 6a | ||||||
| Herrialdea | Moldaviako Printzerria United Principalities of Moldavia and Wallachia | ||||||
| Heriotza | Paris, 1891ko uztailaren 1a (73 urte) | ||||||
| Hobiratze lekua | Errumania Eternitatea cemetery (en) | ||||||
| Familia | |||||||
| Seme-alabak | ikusi
| ||||||
| Hezkuntza | |||||||
| Heziketa | Berlingo Humboldt Unibertsitatea | ||||||
| Hizkuntzak | errumaniera | ||||||
| Jarduerak | |||||||
| Jarduerak | abokatua, historialaria, iritzi-kazetaria, diplomazialaria, literatura-kritikaria eta politikaria | ||||||
| Kidetza | Errumaniar Akademia Hellenic Philological Society of Constantinople (en) | ||||||
| Ideologia eta sinesmenak | |||||||
| Alderdi politikoa | |||||||
Mihail Kogălniceanu (Iaşi, Errumania, 1817ko irailaren 6a - Paris, Frantzia, 1891ko uztailaren 1a) errumaniar historialaria eta politikaria izan zen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ikasketak Frantzian eta Alemanian egin ondoren Errumaniara itzuli, eta Dacia literata aldizkaria sortu zuen 1840. urtean. Iaşiko Antzoki Nazionaleko zuzendaritzan izan zen Alecsandri eta Negruzzi errumaniar idazleekin batera, eta 1848. urteko Iraultzan esku hartu zuen.
Erbestetik itzulitakoan Danubioko izarra aldizkaria plazaratu zuen (1855), eta, Divan ad hoc delako elkarteko kidea zen aldetik, Valakiarekin bat egitearen alde agertu zen. Alexandre Cuza aginpidera heldu zenean Mihail lehen ministro izendatu zuten (1863-1866). Atzerri-ministroa izan zen Independentzia Gerra garaian.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.