Mikel Sarriegi Etxezarreta

Wikipedia(e)tik
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Artikulu hau beasaindar dantzari eta mendi ingeniariari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Mikel Sarriegi (argipena)».

Mikel Sarriegi Etxezarreta (Beasain, Gipuzkoa, 1965) dantzaria eta mendi ingeniaria da. Zazpi aldiz irabazi zuen Euskadiko Aurresku Txapelketa; lehenengoa, 19 urterekin. Mendi Ingeniaritzako ikasketak egin zituen Madrilen;[1] hain zuzen ere Mendi Ingeniaritza du lanbide, Basoinsa enpresan, eta Aiako Harriaren natura parkean Europar Batasuneko LIFE programa aurrera eramateko lanetan jardun du, besteak beste.[2][3]

Raimundo Gamayo, Martin Iraola eta Jesus Mari Garate dantza maisuekin ikasi zuen. Aurtzaka dantza taldeko kide da, taldea sortu zenetik, eta harekin Euskal Herriko eta nazioarteko hainbat jaialdi eta ekitalditan aritu da. Zuzendari eta koreografo lanetan, besteak beste Dantza berriak, doinu berriei jarriak (1996) eta Goierriko (2004) dantza ikuskizunen egile da. Goierriko ohiko dantzak berreskuratzeko lanetan aritu da, Ikerfolk elkartearekin. Dantza ikastaroak ematen ditu, eta dantzari buruzko hitzaldiak ere bai.[4]

Euskal idazlea ere bada: Purtzil halakoa, zenbat? haur literaturako liburua idatzi zuen, eta Dantza Beasainen: Aurtzakak 25 urte liburuaren koordinatzailea eta idazleetako bat dugu.

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Haur eta gazte literatura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dantza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Dantza Beasainen: Aurtzakak 25 urte (2004, Beasaingo Udala)

Basogintza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Basogintza Goierrin XVIII.-XX. mendeetan, harizti-pagadi eta sail zuhaizgabetuetatik gaurko pinudietara (1990). Gerriko saria eman zioten lan horri.[5]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Idoia Etxeberria: «Dantzaren ardatza», Berria, 2008-02-24.
  2. Mikel Sarriegi Etxezarreta: «Life proiektua Aiako Harria parkean: ibaiak egurraren bidez aberasten», Sustrai, 85. zenbakia, 2008, Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza eta Arrantza Saila.
  3. Mikel Sarriegi Etxezarreta (2007): Proyecto de actuación para la reducción de sedimentos aportados al embalse de Añarbe mediante el incremento de la complejidad estructural de los cauces vertientes al mismo. Acción A5 Proyecto Life, LIFE Aiako Harria, Gipuzkoako Foru Aldundiko Landa Ingurunearen Garapenerako Departamentua.
  4. Ikastaroa: Goierriko dantzak, Dantzan Ikasi webgunea.
  5. Gerriko sariaren 2010. urteko deialdia.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]