Milo Đukanović
Itxura
Milo Đukanović (Мило Ђукановић; Nikšić, 1962ko otsailaren 15a) montenegroar politikaria da. Montenegroko presidentea izan zen 2018tik 2023ra.
Politikan Slobodan Miloševićen hurbileko aliatu gisa hasi zen, baina 1996an banandu egin zen eta Montenegroren independentziaren alde agertu zen. Montenegroko presidentea izan zen 1998tik 2002ra, herrialdeak Serbiarekin bat egiten zuenean. Montenegroko lehen imistroa ere izan zen aldi desberdinetan (1991-1998, 2003-2006, 2008-2010, 2012-2016).
Montenegro NATOn eta Europar Batasunean sartzearen aldekoa eta 2018tik herrialdeko presidentea, ustela eta autoritarioa izatea leporatu diote. 2023ko presidentetzarako hauteskundeak galdu zituen Jakov Milatovićen aurka.