Edukira joan

Mimí Muñoz

Wikipedia, Entziklopedia askea
Mimí Muñoz
Bizitza
Jaiotza1914
Herrialdea Espainia
Heriotza1987 (72/73 urte)
Familia
AitaAlfonso Muñoz
Seme-alabak
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakaktorea
IMDB: nm0613065 Edit the value on Wikidata

Concepción Muñoz Ruiz, ezagunagoa Mimí Muñoz izenez (1914ko abuztuaren 2a1987ko apirilaren 28a)[1] aktorea izan zen.[2]

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alfonso Muñoz aktorearen eta Pilar Ruizen alaba izan zen. Lau alaba aktoreren ama izan zen: Vicky Lagos (Vittorio de Sicaren alaba), Mara Goyanes, Conchita Goyanes eta Maria José Goyanes (Jose Goyanes Echegoyen doktorearen alabak). Seme bat ere izan zuen: Pepe Goyanes. Pilar Muñoz aktorea ahizpa nagusia zuen.[3] Gazte zela hasi zen mundu artistikoan. [4]

Bizitza artistikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Batez ere antzerkigintzan jardun zuen, eta 350 obra inguru interpretatu zituen, horietako asko XX. mendeko espainiar eszenako handiekin batera, hala nola, La duquesa de Benamejí eta La zapatera prodigiosa (1930) filmetan Margarita Xirgurekin, eta Madame X Maria Fernanda Ladrón de Guevararekin.Era berean, Enrique Jardiel Poncelaren Pipiola, La enemiga, Eloísa está bajo un almendro muntaietan parte hartu zuen, Miguel Mihuraren ¡Sublime decisión!Álvarez Quintero anaien Amores y amoríos eta Luis Escobarren El amor es un potro desbocado.

Zineman, 1939an egin zuen debuta, Edgar Nevilleren Frente de Madrid italiar-espainiar filmean, Conchita Montes protagonista zela, eta gero Santa Santa Rogelia y Maddalena... zero in condotta. 1958an Entierro de un funcionario en primavera filmean agertu zen, eta ondoren La casa de la Troya, 1959an. Hamarkada bat baino gehiago igaro ostean, Ramón Fernándezek zuzendutako Simón, contamos contigo (1971) lanarekin itzuli zen. Ordutik, Pedro Olearen aginduetara lan egin zuen (Pim, pam, pum... ¡fuego!, 1975; La Corea, 1976; Un hombre llamado flor de otoño, 1978, Luis García Berlangaren La escopeta nacional, 1978 eta Alfonso Ungríaren Soldados, 1978.[5][6]

1970eko hamarkadan, telebistan ere sartu-irtenak egin zituen, hala nola Fernando Garcia de la Vegaren Divertido siglo (1971), Curro Jimenez ezagunaren bi atal (1977) eta Que usted lo mate bien (1979) telesaileko La rifa atala.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) «Mimí Muñoz | Actress» IMDb (Noiz kontsultatua: 2024-06-27).
  2. «Mimí Muñoz» Enciclopedia del Cine Español.
  3. Margarita Xirgu
  4. Hemeroteca ABC
  5. (Gaztelaniaz) «Mimí Muñoz» FilmAffinity (Noiz kontsultatua: 2024-06-27).
  6. (Gaztelaniaz) «Mimí Muñoz - Edad | Biografía | Películas | Noticias | Filmografía | Premios» Decine21 2024-06-19 (Noiz kontsultatua: 2024-06-27).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]