Vittorio De Sica

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Vittorio De Sica
Vittorio De Sica (1962).jpg
Bizitza
Jaiotza Sora1901eko uztailaren 7a
Herrialdea  Italia
Heriotza Neuilly-sur-Seine1974ko azaroaren 13a (73 urte)
Hobiratze lekua Campo Verano
Heriotza modua berezko heriotza (birikako minbizia)
Familia
Ezkontidea(k) Giuditta Rissone  (1937 -  1954)
María Mercader  (1959 -  1974)
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzak italiera
Lanbidea
Lanbidea zinema zuzendaria, gidoilaria, antzerki aktorea eta zinema aktorea
Lan nabarmenak Ladri di biciclette
Jasotako sariak
Nominazioak
Sinesmenak
Erlijioa Erromatar Eliza Katolikoa
IMDb nm0001120
www.desica.ru/

Vittorio Domenico Stanislao Gaetano Sorano De Sica (Sora, 1901eko uztailaren 7aNeuilly-sur-Seine, 1974ko azaroaren 13a) zinema-zuzendari eta aktorea, lau Oscar Sariren irabazlea.

Soran jaio zen, Terra di Lavoro probintzian, Campania eskualdean (gaur egun, Frosinoneko probintzia, Lazio). Erromara joan zen, eta aktore gisa trebatzen hasi zen. 1923an Tatiana Pavlovaren antzerki-konpainian sartu zen, eta 1930eko hamarkadan, bere emaztearen eta Sergio Tofanoren laguntzarekin, bere antzerki-konpainia izatea lortu zuen. Bere antzerki-konpainian, batez ere, komedia arinak antzezten ziren, eta Luchino Visconti bezalako zuzendari famatuekin ere lan egin zuten.

Bere lehenengo emazteaz dibortziatu ondoren, Maria Mercader Fordada aktore katalanarekin ezkondu zen, eta bi seme izan zituzten: Christian de Sica aktorea, eta Manuel de Sica musikaria.

Cesare Zavattini ezagutu zuen, eta harreman honen ondorioz, Neoerrealismo italiarra bezala ezagutzen den zine-mugimenduko bi film garrantzitsu egin zituzten: Sciuscià eta Ladri di biciclette.

Parisen hil zen, 1974ko azaroaren 13an.

Filmografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Vittorio De Sica Aldatu lotura Wikidatan