Mintzan ahoz gora. Oroiteria

Wikipedia, Entziklopedia askea
Mintzan ahoz gora. Oroiteria
Batzuk taldearen Testigantzak, A capella
Argitaratze data2017
DiskoetxeaBerria

"Mintzan ahoz gora. Oroiteria" Berria aldizkariak plazaratutako lana da. Bertan Espainiako Gerra Zibilaren garaiko hamairu kanta bildu zuten, inongo apaingarririk gabe, A capella abestuaz, "etxe barruko babesean" horrela abesten zirelako, frankismoaren eta errepresioaren beldurrez. Lana egunkariak aurrera daraman Oroiteria proiektuarekin lotuta dago. Babesleak hauek izan ziren: Gipuzkoako Foru Aldundia, Euskadiko Artxibo Historikoa, Eusko Jaurlaritzaren Kultura eta Politika saila eta Gogora Institutua.[1] Diskoak abestien letrekin, Harkaitz Canoren poema batekin eta 2016an Berrian agertutako eskela batekin[2] liburuxka jaso zuen.

Kantuen zerrenda[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. "Ekaitza". Letra: Joxe Mari Lopetegi. Doinua:Joseba Tapia. Ahotsa: Leire Bilbao
  2. "Maritxo!". Letra: Salbatore Mitxelena. Doinua:Joseba Tapia. Ahotsa: Maite Larburu
  3. "Euria ta uria". Letra: Santi Onaindia. Doinua:Maite Arroitajauregi. Ahotsa: Maite Arroitajauregi
  4. "Gernika'ko uso txuriarena ". Letra: Telesforo Monzon. Doinua:Miren Narbaiza. Ahotsa: Miren Narbaiza
  5. "Len amar lagun giñan etxean". Letra: Joxe Zapirain. Doinua:Joseba Tapia. Ahotsa: Mertxe Oliden
  6. "Neronek tirako nizkin". Letra: Sebastian Salaberria. Doinua:Xabi Bandini. Ahotsa: Xabi Bandini
  7. "Gerrako gure ibilerak". Letra: Pepe Bolunburu. Doinua:La Basu. Ahotsa: La Basu
  8. "Espetxeko kontuak". Letra: Luis Rezola Arana. Doinua:Joseba Tapia. Ahotsa: Joseba Tapia
  9. "Zuti ozta-ozta nator". Letra: Benantzio Iñurrieta. Doinua:Xabier Montoia. Ahotsa: Xabier Montoia
  10. "Nork egin du gure galde". Letra: Iñaki Eizmendi. Doinua:Herrikoia. Ahotsa: Jon Enbeita
  11. "Erbesteko ametsak". Letra: I.-ko Bakartiya. Doinua:Xabier Lete. Ahotsa: Jexux Mari Irazu
  12. "Haurtxo haurtxoa". Letra: Piarres Larzabal. Doinua:Mixel Labegerie. Ahotsa: Mixel Etxekopar
  13. "Gerrako zauriei begira". Letra: Jexux Mari Irazu. Doinua:Xabier Lete. Ahotsa: Jexux Mari Irazu

Taldea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]