Miren Maortua

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Miren Maortua
Bizitza
Jaiotza Zaldibar1916ko maiatzaren  9a
Herrialdea  Bizkaia, Euskal Herria
Heriotza Zaldibar1971ko abenduaren  25a (55 urte)
Jarduerak
Jarduerak idazlea eta katedraduna
Izengoitia(k) Aberri-lore eta Aldakaitz

Miren Maortua Garitazelaia (Zaldibar, Bizkaia, 1916ko maiatzaren 9aib., 1971ko abenduaren 25a) euskal idazlea eta irakaslea izan zen.

Gerra Zibilaren osteko diktadura sasoian, Etxe-eskola sortu zuen.

Zaldibarko udalak herriko kale bati Miren Maortua izena jarri zion 1996. urtean.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Miren Maortua Zaldibarren jaio eta jaioterrian bertan hil zen. Osasun makaleko emakumea izan arren, indartsu ekin zion euskara sustatzeari, bai euskarazko eskola sortuz, bai irratian kolaboratuz, baita hainbat aldizkaritan idatziz ere.

Irakasle[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gerra Zibilaren osteko diktadura sasoian, 50eko hamarkadan, Etxe-eskola sortu zuen, gaur egun eskolaurre izenaz ezagutzen dugunaren antzekoa. Mirenek bere etxean batzen zituen 3 urtetik 6 urtera bitarteko umeak eta bertan irakasten zien irakurtzen eta idazten. Matematika hastapenak eta euskarazko abestiak ere lantzen zituzten. Familia kutsua zuen eskolak. Andereñoaren etxeko gela zabal batean hiru mahai handiren inguruan batzen ziren ikasleak taldeka eta etxeko hizkuntza erabiltzen zen bertan, euskara.

Bizkaiko Gobernadore Zibilaren debekua ere jasan zuen Miren Maortua andereñoak. Hainbat bider itxiarazi zioten eskola. Halere, Klaudio Gallastegi Bilboko San Anton elizako parroko euskaltzale ezagunak egindako gestioei esker, lortzen zuen berriro zabaltzea. 1956an ordea, bertan behera geratu zen hainbat urtetako esperientzia hura.

Idazle[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Artikulu ugari idatzi zituen Euzkadin, Zeruko Argia astekarian, Euzko, Ekin zein Karmel aldizkarietan. Mirenek “Aberri-lore» eta «Aldakaitz” ezizenak erabiltzen zituen bere idazkiak izenpetzeko.

Zaldibarko Goierri auzoari eskainitako bertsoak ere sortu zituen, “Goyerri deritxayon auzotegiari ateriak» izenekoak.

Arrate Irratian ere jardun zuen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo lotura[aldatu | aldatu iturburu kodea]