Mirotzak (abestia)

Wikipedia, Entziklopedia askea

Mirotzak Benito Lertxundi bardo oriotarrak sortutako eta grabatutako abestietako bat da. Itsas ulu zolia (2008, Elkar) izeneko diskoan argitaratu zuen. Orio herriko arraun taldeak ereserkitzat hartu du[1]. Abestiaren zati bat You'll Never Walk Alone abestiaren hitz batzuk gogoratzen ditu, Liverpool FC futbol eta Glasgowko Celtic taldeek ereserkitzat hartu zuten abestiaren leloa gogoratzen du.

Abestiaren bertsio asko topa daitezke, Olatz Zugastirena kasu.

Hitzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Orioko arraunlari batzuk.
« Nere herria

Mirotz leinua
Arraun orru
Bihotzakadaren oihua

Eguzki printzek
Urrez jantzia
Garaiz mina
Darama leia ontzia

Denboretan
Mirotzek hatsa
Kantaurian
Itsatsirik den ugatsa[2]

Itsas deia
Argi ñabarrez
Datorkio mirotzari
Irribarrez

Itsas gizon
Kresaltsuak
Hotz eta miñez
Uretan miroztuak

Ez zara inoiz
Bakarrik joango
Mirotz gogoa da
Zure arnasa izango

Nere herria
Mirotz leinua
Arraun orru
Bihozkadaren oihua

»

Benito Lertxundi Itsas ulu zolia (2008, Elkar).


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Ez gara bakarrik joango. (Noiz kontsultatua: 2023-03-27).
  2. «ugats/urats - OEH» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2023-03-27).
Musika Artikulu hau musikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.