Mirza

Wikipedia, Entziklopedia askea
Mirza
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaChordata
KlaseaMammalia
OrdenaPrimates
FamiliaCheirogaleidae
Generoa Mirza
Espezieak

Mirza Cheirogaleidae primate familiako generoetako bat da. Bi espezie daude (M. coquereli eta M. zaza) eta biak lemurren antzeko animalia txikiak dira. Madagaskarren mendebaldeko basoetan bizi dira, kostaldearen ondoan edo ura dagoen lekuetan. Kolore oliba-marroia dute atzealdean eta horixka aurrekaldean. 2005erarte espezie bakarra deskribatu zen, Mirza coquereli, alegia.

300 gramo inguruko pisua dute. Gauez ibiltzen dira eta urte osoan dira aktiboak, beste senide batzuk ez bezala. Homopteroen larbak jaten dituzte neguan bizirauteko. Zuhaitzetan bizi dira eta frutuak, loreak eta intsektu zein armiarmak jaten dituzte. Microcebusak ehizatu dituztela ikusi da hainbat zoologikotan. Hainbat exe eraikitzen dituzte. Arrek bakarrik egiten dute lo eta emeek askotan bikoteka. Lau hanken gainean mugitzen dira eta oso eskegitze gaitasun urria dute.

Lemur hauek hontzen bazka izaten dira, adibidez Buteo brachypterus espeziearena. Komunikatzeko ultrasoinuak erabiltzen dituzte, baita seinale entzungarriak eta usaingarria.

Espezieak[aldatu | aldatu iturburu kodea]