Misuzu Kaneko

Wikipedia, Entziklopedia askea
Misuzu Kaneko

Bizitza
JaiotzaNagato (Yamaguchi)1903ko apirilaren 11
Herrialdea Japonia
HeriotzaJaponia1930eko martxoaren 10a (26 urte)
Heriotza moduasuizidioa
Familia
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaQ11467048 Itzuli
Hizkuntzakjaponiera
Jarduerak
Jarduerakpoeta, idazlea eta musikagilea

Musicbrainz: 1639a67d-b524-4905-96d7-6b8aa01362e4 Edit the value on Wikidata

Misuzu Kaneko, japonieraz: 金子 みすゞ, Kaneko Misuzu,(1903ko apirilaren 11a, Nagato1930eko martxoaren 10a, Senzaki, Yamaguhi), japoniar poeta bat izan zen, nagusiki haurrentzako poesia idazteagatik ezaguna. Bere poesietan arrantzaleen foklorea eta itsasoa maiz agertzen diren gaiak dira.

Kaneko Christina Rossetti ingeles idazlearekin parekatua izan da.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Umea zenetik irakurketa zaletasuna handia izan zuen. 20 urterekim haurrentzako poesia idazten hasi zen. Handik gutxira, Shimonoseki hiriko liburudenda bateko arduraduna eta langile bakarra bilakatu zen, bertan haur literaturari buruzko aldizkaria ezagutu eta haietan bost urtez 51 poesia argitaratu zituen.

Ezkontzean bere senarrak idaztea eragotzi zion, gainera hark putetxeetara egindako bisita ugarietan sexu-transmisiozko gaixotasun batez kutsatu zela jakitean senarrataz dibortziatu zen. Hasiera batez, senarrak Kanekok beren alaba bakarra hazi zezan onartu zuen, baina gerora ideiaz aldatu eta alabaren zaintza eskuratzen saiatu zen. Protesta gisa Kanekok bere buruaz beste egin zuen, aurrez bere senarrari Kanekok bere alaba hazi zezan eskatuz gutun bat idatzi ziolarik.

1982an Setsuo Yazakik Kaneko berak eskuz idatzitako eta 512 poema zituen 3 koadernoen izatea ezagutzera eman zuen. JULA argitaletxeak 6 bildumako antologia batean bilduma osoa argitaratu zuen.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]