Christina Rossetti

Wikipedia, Entziklopedia askea
Christina Rossetti
Christina Rossetti 4.jpg
Bizitza
Jaiotza Londres1830eko abenduaren 5a
Herrialdea  Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua
Heriotza Londres1894ko abenduaren 29a (64 urte)
Hobiratze lekua Highgate Cemetery (en) Itzuli
Heriotza modua berezko heriotza: minbizia
Familia
Aita Gabriele Rossetti
Ama Frances Polidori
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzak ingelesa
Jarduerak
Jarduerak poeta, idazlea eta hymnwriter (en) Itzuli
Mugimendua Prerrafaelismoa
Santutegia
Apirilaren 27
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa anglikanismoa

IMDB: nm1966526 Last fm: Christina+Rossetti Musicbrainz: 51b77482-6a96-4c3e-850d-6bbd54283716 Discogs: 636381 IMSLP: Category:Rossetti,_Christina Allmusic: mn0000682347 Find a Grave: 2753 Edit the value on Wikidata

Christina Georgina Rossetti (Londres, 1830eko abenduaren 5a - Londres, 1894ko abenduaren 29a) ingeles poeta eta idazlea izan zen, William Michael Rossetti eta Dante Gabriel Rossettiren arreba.

Erlijioan zuen fedea eta bizitzaren maitasuna agertzen dute bere poesia-lanek. Anaiek sortu zuten The Germ aldizkarian plazaratu zituen lehen poesia-lanak. Ondoren argitaratu zituen Goblin Market (1862, Iratxoaren azoka), The Prince´s Progress (1866, Printzearen bidaia) poesia-bildumak eta Monna Innominata aldizkarian ezagutarazitako sonetoak (1894). Haurrentzako ipuinak ere idatzi zituen (1872, Sing-Song).

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Christina Georgina Rossettiren erretratua, bere anaiak Dante Gabriel Rossettik egindakoa

Christina Roseetti Londresen jaio zen, Charlotte street kalean, bere aita Gabriele Roesetti zen, italiatik erbesteraturiko politikari eta olerkaria; eta bere ama Frances Polidori, John William Polidoriren (Lord Byronen mediku pertsonala eta laguna) arreba. Rosettik hiru anai-arreba zituen, handienetik txikienera: Maria Francesca Rossetti, Dante Gabriele Rossetti, William Michael Rossetti eta lauretatik txikiena Christina zen. Christina eta bere aiztaren hezkuntza euren amaren esku geratu zen, gainontzeko senideak barnetegi batera bidali zituzten; William idazle famatu bihurtuko zen eta Dante Gabriele olerkari eta margolari prerrafaelitan .

Christinak zazpi urterekin idazten hasi bazuen ere, 1847 urtera arte ez ziren argitaratuko haren lehenengo olerkiak. Bere aitonak, Gaetano Polidori, Christinak idatzitako Verses inprimatu zituen, eta agerian geratu zen Christinaren trebetasuna olerkiak idazteko. Urte batzuk beranduago, 1850ean, Ellen Alleyne izengoitia erabiliz, zazpi olerki argitaratu zituen bere anaiak, William Michael Rosetti, sortutako egunkari prerrafaelitan, The Germ.

Gabriele Rossettiren osasun arazoak zirela eta, familia osoa egoera ekonomiko larrian zegoen 1850eko hamarkadan. Beraz, 1853an Christina eta bere amak Fromen eskola bat sortzen saiatu ziren, baina porrot egin ondoren, 1854an, biak Londresera bueltatu ziren, eta urte berean bere aita hil zen.

Hamalau urte zituenetik, Christinak zenbait krisi depresiboak pairatu zituen; beraz, bere olerkari lanetan fokatu zen. Horrez gain, berak, bere ama eta bere ahizpa eliza anglikanora hurbildu ziren, zeinak erabateko eragina izan zuen Christinaren lanetan, 15 urte eman bazituen komentu batean. Beste aldetik, erlijioak ere bultzatu zuen Christinak beste erabaki garrantzitsu batzuk hartzera; besteak beste, James Collison margolariarekin ezkongaialdia apurtu zuen, hark katolizismora pasatu zenean, eta beranduago, agnostiko zela eta, Charles Cayley linguistarekin ere apurtu zuen.

Goblin marketen azala, Dante Gabriele Rossetti egindako ilustrazioarekin.

1862an bere lanik ospetsuena argitaratu zuen, Goblin market and other poems, hari esker aldeko kritika ugari lortu zituen, eta Viktoriar aroko olerkari garrantzitsuenetariko bat kontsideratu zen. Olerkiak Laura eta Lizzie ahizpen abenturak iratxo batekin kontatzen ditu, umeentazat bideratutako lana badirudi ere, interpretazio ugari ditu.

1866an The Prince's Progress and Other Poems argitaratu zuen, honek ere Dante Gabriele Rossettiren ilustrazioak zituen, eta hortik gutxira, 1872an, Sing-Song: a Nursery Rhyme Book, umeentzako olerki liburua, Arthur Hughesen ilustrazioekin.

Zoritxarrez, 1871ean Graves gaixotasunarekin diagnostikatuta izan zen, eta horrek nabarmen murriztu zuen bere bizitza soziala. Hala eta guztiz ere, egonarriz onartu zuen gaixotasuna eta olerkiak idazten jarraitu zuen, baina gai erlijiosoetan fokatu zen; 1875ean A pageant and other poems publikatu zuen. Gainera, prosan ere aritu zen, 1879an Seek and find atera zuen, 1881ean Called to be saints, eta 1892an The face of the Deep; guztiak eduki erlijiosokoak ziren.

1891ean minbizia garatu zuen, azkenean Londresen hil zen, 1894ko abenduaren 29an. Bere anaia, William Michael Rosetti bere lan guztiak bildu zituen, eta 1904an argitaratu zituen; baina ez zen izan 1979 urtera arte ez zirela argitaraturiko Christina Rossetiren Complete works.


The Milking-Maid (Esne neskamea)

The year stood at its equinox,
And bluff the North was blowing.
A bleat of lambs came from the flocks,
Green hardy things were growing.
I met a maid with shining locks,
Where milky kine were lowing.

She wore a kerchief on her neck,
Her bare arm showed its dimple.
Her apron spread without a speck,
Her air was frank and simple.

She milked into a wooden pail,
And sang a country ditty -
An innocent fond lovers' tale,
That was not wise nor witty.

She kept in time without a beat,
As true as church-bell ringers,
Unless she tapped time with her feet,
Or squeezed it with her fingers.

I stood a minute out of sight,
Stood silent for a minute,
To eye the pail, and creamy white
The frothing milk within it.

To eye the comely milking maid,
Herself so fresh and creamy.
“Good day to you!” at last I said,
She turned her head to see me.
“Good day!” she said with lifted head,
Her eyes looked soft and dreamy.

And all the while she milked and milked
The grave cow heavy-laden.
I've seen grand ladies, plumed and silked,
But not a sweeter maiden.

But not a sweeter fresher maid
Than this in homely cotton,
Whose pleasant face and silky braid
I have not yet forgotten.

Perhaps my rose is overblown,
Not rosy or too rosy.
Perhaps in farmhouse of her own
Some husband keeps her cosy.
Where I should show a face unknown? -
Good bye, my wayside posy!

(Christina Georgina Rossettiren "The Milking-Maid" ("Esne neskamea") poematik)[1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. A Gallery of English and American Women Famous in Song (1875), J.M. Stoddart & Company, p. 205.