Edukira joan

Mixel Aire

Wikipedia, Entziklopedia askea
Mixel Aire

Bizitza
JaiotzaUrepele1944ko maiatzaren 5a
Herrialdea Nafarroa Beherea, Euskal Herria
HeriotzaBaiona2025eko urtarrilaren 14a (80 urte)
Familia
AitaFernando Aire
AmaLeoni Etxebarren
Seme-alabak
Haurrideak
Familia
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
frantsesa
Jarduerak
Jardueraknekazaria eta bertsolaria
Izengoitia(k)Xalbador II.a

Mixel Aire EtxebarrenXalbador II.a ezizenez ezaguna— (Urepele, Nafarroa Beherea, 1944ko maiatzaren 5a - 2025eko urtarrilaren 14a)[1] bertsolaria izan zen.

Xalbador bertsolari ospetsuaren semea, ogibidez artzaina izan zen, aita bezala. 1976an Mari Michel Bertart-ekin ezkondu zen; hiru alaba izan zituzten, Miren, Amaia eta Paxkalin, euskal kantagintzako Aire Ahizpak hirukote ezaguna osatzen dutenak.[2]

1967an, 23 urte zituela egin zuen lehen plaza, Hazparnen hain zuzen, Xalbador aita, Mattin, Jon Lopategi eta Txomin Ezpondarekin.

Kalifornian bost urtez bizi izan zen, 1969tik 1974ra, artzain lanetan.[3]

Euskal Herrira itzuli ostean, Mixel Aire Etxebarren Xalbador II.ak bat-bateko sariketa askotan parte hartu zuen, batik bat Nafarroako Bertsolari Txapelketan: 1980tik 1996ra bitartean hamazazpi aldiz lehiatu zen, eta finalera iritsi zen guztietan, baita hiru txapel jantzi ere (1980an, 1985ean eta 1988an).[1] Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoa batzen dituen Xilaba Bertsulari Xapelketan, berriz, bi aldiz aritu zen: 2008an eta 2010ean. Aipatutako txapelez gain, Zaldibiako I. Artxanberri eta Patxi Errota sarikoa jantzi zuen 1977an.

Bertso jarriak ere baditu ezagunak: esate baterako, "Ameriketan bakarrik" (1969); "Argia ta Ama"; "Agur Jaun Bikario Jenerala"; "Herri Urrats Senperen"; "Urepeletik doakigun jaun erretorrari"; "Euskaldunak Ameriketan"; "Manuel Alzugarai".[1]

2010ean eszenatokiak utzi zituen.

Txapelketak eta sariak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b c Ubeda, Garbine. (2025-01-14). «Mixel Aire Etxebarren 'Xalbador II.a' hil da, 81 urtetan» Berria (kontsulta data: 2025-01-14).
  2. Gaizka, Lasa. (2025-01-14). «'Xalbador II' hil da» diariovasco.com.
  3. «Mixel Aire bertsolari eta artzaina zendu da» eitb.eus 2025-01-14.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]