Edukira joan

Mixel Epherre

Wikipedia, Entziklopedia askea
Artikulu hau euskaltzale eta abertzaleari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Epherre».
Mixel Epherre
Bizitza
JaiotzaAltzürükü1932ko ekainaren 12a
Herrialdea Zuberoa, Euskal Herria
HeriotzaAltzürükü1999ko maiatzaren 12a (66 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
Jarduerak
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoaEnbata

Mixel Epherre[1] (Altzürükü 1932ko ekainaren 12a - ib., 1999ko maiatzaren 12a) euskaltzale eta abertzale zuberotarra zen.

Euskararen munduan garrantzi handiagoa izan zuen Gilen Epherre euskaltzain osoaren anaiarik gazteena zen; hamaika neba-arreba ziren eta Ddiddue ere euskaltzain urgazlea izan zen.

Politikoki Enbata mugimendu abertzalea sortu zuten zazpi lagunetakoa (1963) da. Davantek aipatzen du Mixel izan zela mugimendu horretara erakarri zuena. Kide gehienen eboluzioa ezkerreko ideia abertzaleetan kokatu bazen ere, Epherre eta Mixel Labégueriek "zentrorantz" jo zuten; ürrüstoitarraren arabera beti abertzale eta guztiz euskaltzale mantendu zen.

Oso bertsozalea zen. Idazten sotila zen bai zubereraz bai behe-nafarreraz.

Artikulu mordoa (bildu gabe daudenak) idatzi zuen zenbait kazetatan:

Davantek bere erreferentziazko antologian Urdatxeko Hartza kanta jaso zuen; Mixel Epherrek berreskuratu zuen 1981eko ekainaren 28an, Joan Batista Artxu idazleari eginiko omenaldian; Johañe anaia nagusiarekin kantatu zuen,[2] eta Euskaltzaindiaren Euskera aldizkariko 2. aldiko XXVI. zenbakian argitaratu zen.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Epherre da forma arautua (Euskaltzaindia). Eppherre idazten du euskaraz Davantek.
  2. Johañe edo Jean-Pierre hau ez konfunditu Johañe Epherre altzaiarrarekin.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskal musika
Euskal musika
Artikulu hau Euskal musika Wikiproiektuari lotuta dago. Honelako artikuluekin lagundu nahi baduzu, jo ezazu wikiproiektuaren orrira.