Johañe Epherre
Itxura
- Artikulu hau euskaltzale altzaiarrari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Epherre».
Johañe Epherre | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Altzai, 1931ko uztailaren 31 |
Heriotza | 2004ko apirilaren 5a (72 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara |
Jarduerak | |
Jarduerak | poeta |
Johañe Epherre[1] (Altzai, 1931ko uztailaren 31 – Oloroe-Donamaria, 2004ko apirilaren 5a)[2] zuberotar euskaltzale eta elizgizona izan zen.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Altzaiko Eiheraberrian sortua, Altzürüküko Epherretarren (Gilen Epherre barne) familia urruna zen.
Batxiler ikasketak Mauleko Saint-François ikastetxe katolikoan. 1955ean apaiztu zen eta irakasle sartu zen Naiko seminario txikian (Bearno, Okzitania).
Bikario ibili zen Kanbon (1958) eta Atharratzen (1959); erretore Eskiulan (1974) eta Atharratzen (1980).
Lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gizon apala, euskararen aldeko bere ekimenak ugariak izan ziren.
- Gramatika ikasgaiak ematen zituen berak egindako koaderno batzuen bidez, batez ere aditzazkoak zirenak.
- Hiztegigintzan ere aritu zen.
- Sü Azia elkartearen sorreran esku hartu zuen. Horri esker bi luburuxka argitaratu ziren: Kadet Otsibarren Lehenago Gamere eta Jean-Baptiste Borthiriren koplek[3] osatutakoa.
- Berak ere koplak idatzi zituen. Davantek bere erreferentziazko antologian Aita Lhande-n oroitzapenetan izenekoa hautatu zuen; Euskaltzaindiak 1977ko uztailaren 10ean Zalgizen Pierre Lhanderi egindako omenaldirako idatzitakoak ziren. Gure Herria aldizkariko 1976ko 5. alean agertu zen.
Iturriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Jean-Louis Davant: Zuberoako literaturaz. Antologia laburra, Euskaltzaindia, Bilbo, 2008; 133-135.or.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Epherre da forma arautua (Euskaltzaindia). Eppherre idazten du euskaraz Davantek
- ↑ Jean Eppherre, avis de décès
- ↑ Bertsoak, alegia.
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Iturrietan aipatutako lehen liburua pdf.n.
- Egiategi-z geroztiko ziberotar idazleak artikulua, Davantek egina, Maule, 1981eko uztailaren 27an; ikus 6.or.