Altzai
Altzai | |
---|---|
Altzai-Altzabeheti-Zunharreta, Euskal Herria | |
| |
Kokapena | |
Herrialdea |
![]() |
Probintzia |
![]() |
Udalerria | Altzai-Altzabeheti-Zunharreta |
Koordenatuak | 43° 05′ 42″ N, 0° 54′ 38″ W / 43.095°N,0.91055556°WKoordenatuak: 43° 05′ 42″ N, 0° 54′ 38″ W / 43.095°N,0.91055556°W |
Altzai Zuberoako antzinako udalerria izan zen. 1833an Altzabeheti eta Zunharretarekin batera Altzai-Altzabeheti-Zunharreta udalerria osatu zuen.
Toponimia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Frantsesez Alçay zuen izena. Altzai toponimoak honela idatzia izan da historian zehar:
- Aucet Suzon (1337[1]),
- Alsay (1385[2], Duchesne bildumaren CXIV. liburukua[3]),
- Ausset-Suson (1479[2], Ohixen paperak[4]),
Alçay (1520[1]), Aucet Suson eta Auset Suson (1690[1]) Alsai (XVII. mendea[2]).
Biztanleriaren bilakaera[aldatu | aldatu iturburu kodea]
|
Iturria : Cassini proiektua[5]
Euskara[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Altzaiko euskara[9] Basabürüako hizkera[10] da, zubereraren[11] aldaera bat. Zuberotarrek eurek hizkera mota bi bereizi izan dituzte: alderdi menditsukoa edo Basabürü eskualdekoa, eta ordokikoa edo Pettarrekoa. Beste alde batetik, berriz, Zuberoako ipar-mendebalean badira euskara zuberotarretik aldendu eta Nafarroa Beherera hurbiltzen diren zenbait herri: Domintxaine-Berroeta, Arüe-Ithorrotze-Olhaibi, Lohitzüne-Oihergi, Etxarri eta Pagola.
Ikustekoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Herriak Erdi Aroko eliza erromaniko bat du, San Petrirena[12]. XIX. mendean berreraikia, monumentu sailkaturiko XVI. mendeko gurutze bat[13]du.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ a b c Orpustan, Jean-Baptiste Nouvelle toponymie basque Presses universitaires de Bordeaux 2006 196-197. or. ISBN 2 86781 396 4.
- ↑ a b c Dictionnaire topographique Béarn-Pays basque - Paul Raymond
- ↑ Duchesne bildumaren 99-114. liburukiak, - Bibliothèque nationale de France
- ↑ Zuberoako notarioa zen Ohixen paperak - Archives départementales des Pyrénées-Atlantiques
- ↑ EHESS: Cassini proiektua
- ↑ «Altzai-Altzabeheti-Zunharreta - Ahotsak.eus» ahotsak.eus . Noiz kontsultatua: 2018-10-19.
- ↑ «Ahotsak.eus, Euskal Herriko hizkerak eta ahozko ondarea» www.ahotsak.eus . Noiz kontsultatua: 2018-10-19.
- ↑ «Apaiz euskalzale baten eragina - Ahotsak.eus» ahotsak.eus . Noiz kontsultatua: 2018-10-19.
- ↑ «Altzai-Altzabeheti-Zunharreta - Ahotsak.eus» ahotsak.eus . Noiz kontsultatua: 2018-10-19.
- ↑ «Basabürüa - Ahotsak.eus» ahotsak.eus . Noiz kontsultatua: 2018-10-19.
- ↑ «Zuberotarra - Ahotsak.eus» ahotsak.eus . Noiz kontsultatua: 2018-10-19.
- ↑ Mérimée datu-basea
- ↑ Palissy datu basea