Edukira joan

Mixel Itzaina

Wikipedia, Entziklopedia askea
Mixel Itzaina
Bizitza
JaiotzaAldude, 1933ko otsailaren 19a
Herrialdea Nafarroa Beherea, Euskal Herria
Heriotza2025eko ekainaren 12a (92 urte)
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
frantsesa
Jarduerak
Jarduerakidazlea
Izengoitia(k)Errola eta Baxenabartarra

Mixel Itzaina Urrutia[1] —izengoitiak: Errola, Baxenabartarra— (Aldude, Nafarroa Beherea, 1933ko otsailaren 19a[2] - 2025eko ekainaren 12a) euskal idazlea eta bertsolaritzaren sustatzailea izan zen. Bertsularien Lagunak elkartearen sortzaileetako bat (1980. urtean), eta Mixel Labéguerieren hurbileko laguntzailea. Besteak beste, Xalbador bertsolariaren biografia idatzi zuen.[3][4]

Baionan egin zituen ikasketak. Ogibidez, Kanboko (Lapurdi) udaleko idazkaria izan zen, 30 urtez. Euskaltzain urgazle izendatu zuten 1967ko abuztuaren 25ean; eta euskaltzain ohorezko, 2014ko maiatzaren 30ean.[4]

San Frantsez Xabierrekoaren eta Loyolako Ignazio obra saritu zioten 1956. urtean.

Bertsolarien gai-jartzaile ibili zen, askotan, Ipar Euskal Herrian. Mixel Labéguerieren laguntzailea izan zen, eta Bidegileak bildumako biografia egin zion (1999).

Biografia nabarmenak idatzi zituen (Mixel Labéguerie, 1999; Louis Dassance, 2008; Xalbador, 2014), eta hainbat artikulu argitaratu zizkioten Herria eta Gure Herria aldizkarietan.[5]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskal Kultur Erakundea: Mixel Itzaina
  2. Mixel Itzaina Euskaltzaindiaren webgunean
  3. Lizarralde, Mikel. (2025-06-12). «Mixel Itzaina idazle eta bertso sustatzailea hil da» Berria (kontsulta data: 2025-06-12).
  4. 1 2 Berhokoirigoin, Jenofa. (2025-06-12). «Bertsularien Lagunak elkartearen sortzaileetan izandako Mixel Itzaina zendu da, 92 urte zituela» Argia (kontsulta data: 2025-06-12).
  5. «Mixel Itzaina idazle eta ohorezko euskaltzaina hil da, 92 urte zituela» www.europapress.es 2025-06-12 (kontsulta data: 2025-06-12).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]