Mohácseko gudua
| Mohácseko gudua | |||
|---|---|---|---|
| Habsburgo-otomandar gerrak | |||
Otomandar miniatura | |||
| Data | 1526ko abuztuaren 29a | ||
| Lekua | Mohács, Hungaria | ||
| Koordenatuak | 45°56′29″N 18°38′50″E / 45.941388888889°N 18.647222222222°E | ||
| Emaitza | Otomandar garaipen erabakigarria | ||
| Gudulariak | |||
| |||
| Buruzagiak | |||
| |||
| Indarra | |||
| |||
| Galerak | |||
| |||
Mohácseko gudua (hungarieraz: Mohácsi Csata edo Mohácsi Vész, ˈmohaːt͡ʃ ahoskatua; turkieraz: Mohaç Muharebesi) gudurik erabakigarrienetako bat izan zen Erdialdeko Europako historian. 1526ko abuztuaren 29an gertatu zen, Mohácsetik gertu (Hungaria); bertan, Suleiman I.a buru zuen otomandar armada nagusitu zitzaion Hungariako eta Bohemiako Luis II.aren gudarosteari.
Otomandarren garaipenaren ondorioz, Hungaria zatiturik gelditu zen hurrengo mendeetan, Otomandar Inperioaren, Habsburgotar Monarkiaren eta Transilvaniako Printzerriaren artean. Luis II.aren heriotzak Jagellondarren dinastiaren amaiera ekarri zuen Hungariako eta Bohemiako errege gisa. Habsburgotarrak izan ziren dinastia horren ondorengoak, Luis II.aren arrebarekin, Maria Hungariakoa izandako ezkontzaren bidez.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Nolan, Cathal J.. The Age of Wars of Religion 1000-1650. in: An Encyclopedia of Global Warfare and Civilization., 602 or..