Mohamed Ben Ahmed Abdelghani

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Mohamed Ben Ahmed Abdelghani
Ministro

Bizitza
Jaiotza Oran1927ko martxoaren  18a
Herrialdea  Aljeria
Heriotza Aljer1996ko irailaren  22a (69 urte)
Jarduerak
Jarduerak politikaria eta soldadua
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Nazio Askatasunerako Frontea

Mohamed Ben Ahmed Abdelghani (arabieraz: محمد بن أحمد عبد الغني‎, Ghazaouet, Aljeria, 1927ko martxoaren 18a - 1996ko irailaren 22a) Aljeriar politikaria izan zen.

Bigarren mailako ikasketak egin zituen Oranen. 1943an, Messali Hadj buru zuen Aljeriako Herriaren Alderdiko kide egin zen. Frantziaren aurkako matxinada lehertu zenean (1954), Nazio Askatasunaren Frontearekin harremanetan hasi eta Kairora bidali zuten. 1956tik 1962ra bitartean, berriz, Aljeriako ekialde eta mendebaldeko hainbat gune militarretako buru izan zen. 1974an, gudarostea utzi eta Ahmed Medeghri hilberriaren ordezko izan zen Barne ministerioan, eta gobernu berria eratu zenean, 1977an, kargu berean berretsi zuten. Geroago, Lehen ministro karguan ere aritu zen, 1984 arte, eta urte horretan Estatu ministro izendatu zuten. Kargu hori 1988an utzi zuen, Aljeriako konstituzio aldaketa egin ondorengo lehen gobernua izendatu zenean.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]