Mohamed Lahrizi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Mohamed Lahrizi
Bizitza
Herrialdea Maroko
Lehen hizkuntzaAmazigera
Hezkuntza
HizkuntzakAmazigera
arabiera
Jarduerak
Jarduerakaktibista
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoaHerri Indarren Batasun Nazionala

Mohamed Lahrizi Marokoko UNPF alderdiko eta Mehdi Ben Barkaren hurbileko militante bat zen. Zientzia juridikoak ikasi zituen Frantzian. 1959an bahitu zuten Fezen, eta geroztik desagertuta dago. Haren emazte Erika eta 8 urteko alaba ere bahitu eta hil zituzten, 1962an. Ben Barkaren bahiketa baino hiru urte lehenago gertatu zen. Horregatik, beti egin da lotura zuzena bi kasu horien artean[1].

Lehen bahiketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Liskar handien urtea izan zen 1959a, Marokon. Hassan II.a printzeak ezkerreko mugimendua menderatu nahi zuen, eta batez ere Mehdi Ben Barka zeukan jo-mugan. Azken honek hitzaldi handi bat eman beharra zuen Fezeko Al Qaraouiyine unibertsitatean. Horren kontra egiteko, poliziak hainbat militante atxilotu zituen, besteak beste Abderrahmane Youssofi eta Fdih Basri. Garai berean, Mohamed Lahrizi bahitu zuten, 1959ko abenduaren 17an[2].

Bahitzaileak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bahiketaren ardura Mohamed Ufqir jeneralari egotzi zioten Lahriziren lagunek. Bahiketa hartan, Lahrizi bultzatu nahi zuten Ben Barkari traizio egitea, eta bere laguna salatzea, erranez Hassan II.a erregearen kontrako estatu-kolpea antolatzen ari zela. Hori jakinarazi zuen erretiratutako komisario batek. Rabateko Moulay Ismail-eko kanpamenduan eduki zuten bahituta. Bi urtez egon zen bahituta, eta torturak jasan zituen.

Bahiketaren beste arduraduna zen Ahmed Dlimi, Ufqirren azpikoa. Bahiketarekin zerikusi zuzena izan zuen Moulay Agmed El Azgaoui-ek ere. Iturri batzuen arabera, haren ezizena zen “Chtouki”. “Chtouki”, Ufqir eta Dlimi izan ziren, handik gutxira, Mehdi Ben Barkaren bahiketa agindu zutenak.

Emaztearen eta alabaren bahiketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mohamed Lahriziren emaztea, Erika, suitzarra zen. Senarra desagertuta zeukalako kezkatuta zegoenez, Suitzako enbaxadara jo zuen. Bazterrak mugitzen ari zenez, Ufqir jeneralak Ahmed Dlimi segurtasun arduradunari eskatu zion antola zezan Lahriziren ihesa. Bi urtez bahiturik egon ondoren, bahitzaileetako batek ihes egiten lagundu zuen. Baina, funtsean, Dlimik agindu zion ihesaldia antolatzeko. Ez zen benetako ihesaldia[1].

Ihesaldi hartan, aukera eman zioten bere lagunei deitzeko, eta abisatzeko Europara joango zela, erbestera, bere familiarekin. Lahrizi, bere emaztea eta zortzi urteko alaba Tangerren bahitu zituzten berriz. Tadlaoui brigadeko kideek Rabatera eraman zituen. Brigada hartako burua zen Moulay Agmed El Azgaoui. Informazio hori eman zuena Rachid Skiredj zen, Ufqirren aginduetara zegoen poliziaren informazio zerbitzuko buruzagia[ Nouvel Observateur, 1966ko urriaren 15a].

Skiredjen arabera, Dlimik hil zituen hirurak. Lahrizi lehoien artera bota zuten, eta emaztea eta alaba tiroz hil zituzten.

Ikerketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Marokoko Zuzentasun eta Berradiskidetze Instantzia (IER) arduratzen da ikerketaz, baina ez daki gai horri nola lotu, besteak beste, hildakoetako bat Marokotik kanpokoa delako, hala nola Suitzakoa. Lehenago, Marokoko Giza Eskubideen Aholku Kontseiluak (CCDH) gaiari buruzko ikerketa bertan behera utzi zuen, familiari kalte-ordain ekonomikoak eman ondoren.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b El Azizi, Abdellatif. «Mohamed Lahrizi, l'autre affaire Ben Barka» Yabiladi (Noiz kontsultatua: 2020/1/24).
  2. El Azizi, Abdellatif. Michel Lahrizi, ou le sort inconnu d'un compagnon de Mehdi Ben Barka. (Noiz kontsultatua: 2000/2/4).