Edukira joan

Monotropa uniflora

Wikipedia, Entziklopedia askea
Monotropa uniflora
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaEricales
FamiliaEricaceae
GeneroaMonotropa
Espeziea Monotropa uniflora
Linnaeus, 1753

Monotropa uniflora, beste izen batzuekin ere ezaguna da, hala nola mamu landarea, mamu pipa edo Indiar pipa, Asia, Ipar Amerika eta Hego Amerikako iparraldeko eskualde epeletako landare belarkara iraunkorra da, baina eremuen artean hutsune handiak ditu. [1][2] Landarea batzuetan guztiz zuria da, baina sarri orban beltzak edo arrosa zurbil kolorea izaten ditu.[3] Aldaera arraroek kolore gorri sakona izan dezakete.

Taxonomia eta aurrekariak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Monotropaceae familian sailkatua izan zen, baina gaur egun Ericaceae familiaren barruan dago. Agerpen iragankorra du, hazteko baldintzak egokiak baldin badira (hezetasuna baldin badago, aldi lehor baten ondoren), egun pare baten buruan guztiz garatuta agertu ohi da.

Landare gehienak ez bezala, zuria da eta ez du klorofilarik.[4] Eguzkiaren argiarekin energia sortu beharrean, parasitoa da, eta zehazkiago mikoheterotrofoa da. Bere ostalariak zuhaitzekin mikorrizatzen diren zenbait onddo dira,[4] hau da, azkenen finean, energia zuhaitzetatik lortzen du (horiek dira fotosintesia egiten dutenak). Eguzkiaren argiaren menpe ez dagoenez hazteko, oso ingurune ilunetan haz daiteke, esate baterako, baso trinkoen arboladian. Askotan pagoekin agertzen da.[5] Landare hau haztea ahalbidetzen duten harremanak konplexuak izaki, horrek bere hedapena zailtzen du.

Landare mikoheteterotrofiko gehienak bezala, Monotropa uniflora onddoen ostalari sorta txiki batekin elkartzen da, guztiak Russulaceaeak.[6]

Zurtoinek 5-30 cm altuerara irits daitezke, hosto oso txikiekin 5-10 mm-koak, ezkata edo brakteak bezala identifikatzen direnak. Egitura hauek txikiak, meheak eta transluzidoak dira; ez dute peziolorik, baizik eta zorroaren antzeko moduan ateratzen dira zurtoinetik.

Bere izen zientifikoak iradokitzen duen moduan, eta erlazionatutako Monotropa hipopitys ez bezala (baina Monotropastrum humilerekin erlazio estua du), zurtoinek lore bakarra dute 10-20 mm-takoa, 3-8 petalo transluzidoekin, 10-12 lorezilekin eta pistilo bakarrarekin.[7][8][9][10]

Uda hasieratik udazken hasierara loratzen da, euria egin eta egun batzuetara askotan. Fruitua, kapsula itxurako egitura obalatua, hazi eta tente jartzen da haziak heltzen direnean, zurtoinak eta kapsulak, lehortuta dirudite, eta kolore marroi iluna edo beltza dute.

Landarea antsiolitiko gisa erabiltzen da mendebaldeko belar bidezko, medikuntzan XIX. mendearen amaieratik.[11]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «"A Cladistic analysis of Monotropa uniflora (Ericaceae) inferred from large ribosomal subunit (26S) rRNA gene sequences".» Castanea 69 (4): 265-271..
  2. Sullivan, Steven K. (2018). "Monotropa uniflora". In Wildflower Search. .
  3. Matthews, David. "Indian Pipes, Ithaca NY" Archived 2012-09-05 at the Wayback Machine. .
  4. a b Fagan, Damian. (2019). Wildflowers of Oregon: A Field Guide to Over 400 Wildflowers, Trees, and Shrubs of the Coast, Cascades, and High Desert. Guilford, CT, AEB: Falcon Guides, 45 or. ISBN 1-4930-3633-5..
  5. [www.psu.edu/dept/nkbiology/naturetrail/speciespages/indianpipe.htm Indian Pipe. In Virtual Nature Trail at Penn State New Kensington - Species Pages. ].
  6. «Monotropa uniflora plants of eastern Massachusetts form mycorrhizae with a diversity of russulacean fungi» Mycologia 98 (4): 535–540..
  7. Klinkenberg (ed.), Brian. (2017). "Monotropa uniflora". In: E-Flora BC: Electronic Atlas of the Plants of British Columbia [eflora.bc.ca. Lab for Advanced Spatial Analysis, Department of Geography, University of British Columbia, Vancouver. ].
  8. Giblin, David. (2018). "Monotropa uniflora". WTU Herbarium Image Collection. Burke Museum, University of Washington. .
  9. "Monotropa uniflora". in Jepson Flora Project (eds.) Jepson eFlora. Jepson Herbarium. University of California, Berkeley. .
  10. "Indian Pipe (Monotropa uniflora) Species Page". In www.bio.brandeis.edu. .
  11. King's American dispensatory. Ohio Valley Co, 1277 or..

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]