Morgan Liburutegi eta Museoa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Pierpont Morgan Liburutegia, gaur egun Morgan Liburutegi eta Museoa (Morgan Library & Museum ingelesez) AEBetako New York hiriko ikerketako liburutegi eta museo bat da (Madison etorbideko 225. zenbakitik 36. kaleraino. 1906an sortua izan zen, John Pierpont Morganen liburutegi pribatua biltzeko. Liburutegi honetan, eskuizkribu eta inprimatutako liburuez gain, inprimaki eta marrazkiz osatutako bilduma bitxi bat zegoen.

Eraikina Charle McKimek diseinatu zuen, McKim, Mead and White konpainiako, eta 1,2 milioi dolarreko kostua izan zuen bere eraikuntzak. 1924an, J. P. Morganen semeak liburutegia erakunde publiko bihurtu zuen.

Morgan Liburutegi eta Museoko McKim eraikina.

Gaur egun, liburutegia, gehigarri bezala, museo eta ikerketa leku bezala erabiltzen diren eraikin multzo batez osatua dago.

Sir Walter Scott, Bob Dylan, Honoré de Balzac, Charlotte Brontë, Charles Dickens eta beste zenbait egileren jatorrizko eskuizkribuak ditu.

Inkunable ugari ere badu, baita Leonardo Da Vinci, Rembrandt, Picasso, Michelangelo, Rubens eta Durero bezalako artisten inprimaki eta marrazkiak ere.

Liburutegiak, inprimatu ziren lehen biblietako batzuk ditu, horien artean Johannes Gutembergen hiru biblia. 1485ean William Claxtonek inprimatu zuen La Morte d'Arthurren jatorrizko bi lanetako bat ere badu, eta Walter Scottek idatzitako Ivanhoe lanaren jatorrizkoa.

Gainera, Giulio Cloviok miniaturekin ilustratutako Farnesetarren orduak liburua ere nabarmendu behar da.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Morgan Liburutegi eta Museoa Aldatu lotura Wikidatan