Moritz von Schwind
Moritz von Schwind | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Moritz Ludwig von Schwind |
Jaiotza | Viena, 1804ko urtarrilaren 21a |
Herrialdea | Austriar Inperioa |
Heriotza | Pöcking, 1871ko otsailaren 8a (67 urte) |
Hobiratze lekua | Alter Südfriedhof (en) |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Louise von Schwind (en) |
Seme-alabak | ikusi
|
Haurrideak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Schottengymnasium (en) Academy of Fine Arts Vienna (en) (1821 - |
Hizkuntzak | alemana |
Irakaslea(k) | Johann Peter Krafft (en) Ludwig Ferdinand Schnorr von Carolsfeld (en) |
Ikaslea(k) | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | margolaria, unibertsitateko irakaslea, artista grafikoa, ilustratzailea eta marrazkilaria |
Lantokia(k) | Viena Munich Karlsruhe Eisenach eta Frankfurt am Main |
Enplegatzailea(k) | Municheko arte ederren akademia |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Moritz von Schwind (Viena, 1804ko urtarrilaren 21a - Pöcking, 1871ko otsailaren 8a) austriar margolaria izan zen.
Gaztaro zoriontsu eta arduragabea izan zuen Vienan. Franz Schuberten laguna izan zen eta bere abesti batzuk ilustratu zituen. 1828an Munichera joan zen eta Julius Schnorr von Carolsfeld margolariaren lagun egin zen eta Peter von Cornelius Akademiako zuzendariaren gida jaso zuen.
1834an, Luis I.a Bavariakoa erregeak bere jauregia horma-pinturekin apaintzeko eskatu zion, Ludwig Tieck olerkariaren lanak ilustratuz. Almanaketan eta Goethe eta beste idazle batzuen lanak ilustratzen ere lan egin zuen. 1844 eta 1847 artean Frankfurten egon ondoren, Munichera itzuli eta Akademiako irakasle izendatu zuten.
Gaztelu, eliza eta beirateetan lan egin zuen. Zalduntza, folklorea eta abesti herrikoiak izan zituen inspirazio-iturri.
Lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Musikaria eta ermitaua (1846)
-
Eztei-bidaia (1867)
-
Presoaren ametsa (1836)
-
Rübezahl (1845)
-
Sabina Steinbachekoa (1844)
-
Goizean goiz, (1858)
-
Agurra egunsentian (1859)
-
Errauskine dantzarako bidean (1852)
-
Bisita (1860)
-
Arrosa, edo artistaren bidaia. 1846