Mortagne ibaiko gudua

Koordenatuak: 48°22′N 6°17′E / 48.37°N 6.29°E / 48.37; 6.29
Wikipedia, Entziklopedia askea
Mortagne ibaiko gudua
Lehen Mundu Gerra
Mendebaldeko Frontea Lehenengo Mundu Gerran
Rozelieureseko eliza, gudu ostean
Data1914ko abuztuaren 24a-1914ko abuztuaren 26a
LekuaMortagne ibaia, Frantzia
Koordenatuak48°22′N 6°17′E / 48.37°N 6.29°E / 48.37; 6.29
EmaitzaFrantziar garaipena
Gudulariak
 Frantzia
 Alemaniar Inperioa
Buruzagiak
Frantzia Edouard de Castelnau Alemaniar Inperioa Rupprecht Bavariakoa
Indarra
2. Armada VI. Armada
Galerak
Ezezagunak 70.000 soldadu inguru

Mortagne ibaiko gudua, Charmeseko zuloaren gudua (Frantsesez: Bataille de la trouée de Charmes) izenarekin ezagutua baita, Lehen Mundu Gerraren hasieran Mendebaldeko Frontean borrokatutako gudua izan zen; 1914ko abuztuaren 24 eta 26 artean gertatutakoa. Alemaniar VI. Armadak frantziar 2. Armada erasotu zuen, aurreko astetan garatutako Mugen guduan lortutako garaipenak zabaltzeko, baina borroka Frantziako garaipena izaten amaitu zuen.

Aurrekariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1874 eta 1880 urteen artean, Raymond Adolphe Séré de Rivières jeneralak Séré de Rivières sistemaren eraikuntza gainbegiratu zuen: 65 km-ko gotorleku lerroa, Belfortetik Épinaleraino, eta 65 km-ko beste lerro bat Touletik Verdunera, Alemaniarekiko mugatik 40 km-ra. Mosa ibaia iparralderralderantz isurtzen du Touletik Verdunerantz, Mézières eta Givet artean, Belgikako mugan, eta Mosaren adar bat dago Belfort eta Épinal artean, 1871-1919ko Frantzia-Alemania mugan. 70 km luze zen "zuloa" geratzen zen Toul eta Épinal arteko posizio gotorlekuetan, Trouée de Charmes izena jaso zuena (Charmeseko zuloa), Nancy-ren mendebaldean, mugatik 12 km-ra. Bigarren mailako posizio gotortuak eraiki ziren Langresetik Dijonera, lehenaren hegalak babesteko helburuarekin. Era berdinean eraiki ziren La Fèretik Reimsera eta Valenciennesetik Maubeugera, iparra babesteko; hala ere, hauek ez ziren 1914ra arte prest egongo.[1]

Mugen Gudua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Frantziarrek hondamendiko porrota jaso zuten Lorrenako guduan, eta kohesiorik gabe atzera egin behar izan zuten. Helmuth von Moltke "Gazteak", Alemaniar Estatu-Nagusiaren agintariak, erabaki zaila zeukan aurrean; frantziar 2. Armadaren irudiko gainbehera, Édouard de Castelnau jeneralaren aginpean, Trouée de Charmesen zehar eraso bat posiblea egin ahal zuen, Lorrena eta Ardenetan zeuden tropa frantziar guztiak inguratzeko. Hala ere, erasoa porrot egitekotan, galerak oso altuak izan zitezkeen.

Moltke-k frantsesen atzetik joatea erabaki zuen. Berak ezkerreko hegala mantendu zuen, 26 dibisioekin (hau da, armada osoa) eta VI. Armadari erasoa zuzentzeko agindu zion, Rupprecht Bavariakoaren aginpean. Haren helburua frantziar 1. eta 2. Armaden arteko tartea erasotzea izango zen.

Frantziarren partetik, 2. Armadak Trouée de Charmes inguruan berrantolatzen saiatzen ari zen Deuxième Bureau-koek (Frantziar Inteligentzia Militarra) Alemaniako tropak Saffais eta Bechamps artean zeudela ohartu zirenean, eta hauek De Castelnauri abisatu zioten. Argi zegoen "zulorantz" zihoazela. Frantziar hegazkinek ohartu ziren baita, eta hauek Joseph Joffreri informatu zioten, Frantziako armadaren agintari gorena, nork VIII armada-gorputza bidali zuen laguntzera.[1] [2]

Gudua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

VI. Armada, 1914ko abuztua

Abuztuaren 24an, Bavariarren VI. armadak Trouée de Charmes aldera erasotzen hasi zuen, 2. Armadaren zentruaren aurka, frantsesak indartsuenak ziren tokitzat jotzen zutelako. Hasiera batean alemaniarrek arrakasta izan zuten eta Damelevières eta Gerbéviller herriak hartzea lortu zuten, jarraian frantsesak Vacquenat Wood, Clairlieu eta Censal hirietatik bultzatu zituzten, Bayonerantz. 2. Armadak alemaniar aurrerapena mugatu ahal izan zuen, 74. Infanteriako erregimentua batez ere, setatsu borrokatuz. Flainvaleko ordokian eraso bavariarrak gaitzetsi egin zituzten. Zuloa zeharkatzeko, VI. Armadak tropak mugitu zituen hegaletatik. De Castelnauk hau aprobetxatu zuen, 71. Dibisioa hegalen aurka bidaliz, eta alemaniarrak Erbeviller, Réméréville eta Courbesseaux-etik kanporatu zituzten. 2. Armadaren eskuineko hegalak Bavariarren ezkerrekoa erasotu zuen eta Saint-Boingt, Essey-la-Côte eta Ménarmont hartu zuen. [1]

Abuztuaren 24 eta 25eko gauean frantziarrek bonbardaketa jarraitu zuten eta Castelnau 2. Armada VI. armadaren erdigunearen aurka kontzentratu zuen. Castelnau goiz-goiz eraso bat agindu zuen Rozelieures bereganatzeko; erasoa ongi atera zen, baina alemaniarrek kontraerasoa jo zuten eta Rozelieures berreskuratu zuten. Goizeko 10:00-etan Rupprecht-en tropek, Rozelieuresetik Einvillera, 25 km-ko zabaleran kokatuta zeuden. Honekin, Castelnauk oportunitatea ikusi zuen ahuldutako hegal alemanei erasotzeko, eta hala agindu zuen, XV eta XVI. armada-gorputzen laguntzaz. Horrek hondamena ekarri zuen Bavariarren moralarengan, uste baitzuten etsai garaituaren atzetik zebiltzatela. Bavariar erdigunea frantsesek artilleriaren su etengabearen pean eduki zuten, eta, 15:00etan, Rozelieures VI. armadatik berreskuratu zuten frantsesek, Alemaniarrei 2.500 hildako eraginez. Abuztuaren 26an, Rupprechtek erretiratzeko agindua eman zuen.

Ondorioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lorrenako Monumentua, 1914ko abuztu-irailako gertakariak goraipatzen duena.

Mortagne ibaiko gudua frantziar 2. Armadaren garaipena izan zen. Hurrengo egunetan garaipenaz aprobetxatuko ziren, abuztuaren 28an berriz ere Mortagne ibaiaren arrora iritsiko baitziren, posizio defentsibo hobeagoak.[3] Alemaniarrak Trouée de Charmesetik gurutzatzen ez uztean Castelnauk ziurrenik Frantzia osoa hondamenditik salbatu zuen.[4]

« - Paris a été sauvé à la Marne, c'est parce que Castelnau avait vaincu à Rozelieures.
- Paris Marnen salbatu bazen, hau Castelnauk Rozelieuresen garaipena lortu zuelako izan zen.
»
Maurice Barrès

Bi aldeek haien tropak birrantolatu zituzten eta irailaren 4an Grand Couronné-ko guduan elkarren aurka borrokatu zuten berriro, Alemaniak Nancy hartzen saiatu zuenean. Irailaren 13an berriz ere Frantziaren garaipenean amaitu zen gudua, eta Lorrenako frontea lau urtez erlatiboki isila mantenduko zen, Mendebaldeko bestelako fronteekin alderatuta.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c Doughty, Robert A.. (2005-01-01). Pyrrhic Victory. Harvard University Press ISBN 978-0-674-03431-0. (Noiz kontsultatua: 2023-05-21).
  2. (Ingelesez) Tuchman, Barbara. (1962). The Guns of August. Presidio Press ISBN 9780345476098..
  3. «7. Bataille de la Trouée de Charmes (22 - 26 août 1914)» www.sambre-marne-yser.be (Noiz kontsultatua: 2023-08-01).
  4. (Frantsesez) Tardieu, Cristophe. (2019). Quand la France est au pied du mur - De Clovis aux taxis de la Marne. Editions du Cerf ISBN 9782204126526..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]