Núriako Ama Birjina

Wikipedia(e)tik
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Núriako Ama Birjina
Mare Deu Nuria Front.jpg
Núria harana, santutegia eta iboia.
(kokalekuaren datuak falta dira)
Kokapena
Herrialdea  ES-CT
Lurraldea Gironako probintzia
Herria Queralbs, Ripollès
Helbidea Pirinioak
Koordenatuak 42° 23′ 49″ N, 2° 09′ 13″ E / 42.396953°N,2.153561°E / 42.396953; 2.153561Koordenatuak: 42° 23′ 49″ N, 2° 09′ 13″ E / 42.396953°N,2.153561°E / 42.396953; 2.153561
Arkitektura
Garaia 1615
Webgunea
http://www.valldenuria.com/website_valldenuria/cat/nuria_santuari.asp Núriako santutegia

Núriako Ama Birjina (katalanez Mare de Déu de Núria) Kataluniako izen berdineko Núriako haranean dagoen santutegia eta bertan dagoen Ama Birjinaren taila bat dira. Hain zuzen ere, Pirinioetan dago, Gironako probintziako Ripollès eskualdean dagoen Queralbs udalerriko lursailetan kokatzen delarik, mugatik oso hurbil.

Izena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Núria izenaren jatorria zehaztugabe dago. Batzuen arabera, antzina eremu honetan mintzatzen zen aitzineuskaratik omen dator, Ur hitzetik eratorria legokelarik. Beste batzuen iritziz ordea, arabierazko an-nuriyah hitzetik letorke ("Distiratsu").

Gaur egun Núria izena Kataluniako emakumezko izen hedatu eta ezagunenen artean sailkatzen da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kondairaren arabera, VIII. mendean San Gil santuak Ama Birjina honen egurrezko irudia tailatu omen zuen. Urte batzuk geroago, jada 1079an, artzain batzuk haran honetan zegoen San Gilen leizean egur-taila hau topatu omen zuten. Hori dela eta, bertan santutegi bat eraiki eta egur-taila gurtzeari ekin zitzaion. Gaur egungo santutegia 1615an eraiki eta gerora handituz joan zen.

1931ean bertako hoteleko 202. zenbakian 1932ko Kataluniako Autonomia Estatutua idatzi zen. 1932ko abuztuaren 2an bozkatua eta berretsia izan zen, 1932ko irailaren 9an Espainiako Gorteek onartu zutelarik.

Espainiako Gerra Zibilaan gironar batek egur-taila suntsituko zuten berldurrez, berarekin gorde zuen, garai hobeagoak iristean santutegira itzultzeko asmoz. Azkenean, egur-tailak Suitzan amaitu zuen, 1941an santutegira itzuli zutelarik.

1965eko urtarrilaren 5an Paulo VI.a Aitasantuak irudiaren koroaketa kanonikoa burutzeko baimena eman zuen, aitabitxiak Ramon Mas-Bagà Cros eta bere emaztea, Nuria Blanc Bertrand, izan zirelarik. Núriako Ama Birjinaren jai eguna irailaren 8an finkatu zen.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Núriako Ama Birjina Aldatu lotura Wikidatan