Edukira joan

Token ez-suntsigarri

Bideo honek Ikusgela proiektuko bideo bat barneratzen du
Wikipedia, Entziklopedia askea
NFT» orritik birbideratua)

Token ez-suntsikorra (non-fungible token, NFT) bloke-kate (blockchain) batean biltegiratutako datu-unitate aldaezina da, kontabilitate-kontu digital moduko batean oinarrituta, saldu eta merkaturatu daitekeena.[1] NFT datu-unitate motak fitxategi digitalen motekin lot daitezke, hala nola argazki, bideo eta audioekin. NFTak bloke-kateko kriptomonetatik bereizten dira token bakoitza unibokoki identifika daitekeelako.

NFT ingurukoek aldarrikatzen dute egiazkotasun-ziurtagiri edo jabetza-froga publiko direla NFTak, baina NFT batek emandako legezko eskubideak zalantzazkoak izan daitezke. NFTek ez dituzte mugatzen azpiko fitxategi digitalen trukea eta kopia, ez dituzte nahitaez ematen artxibo digitalen egile-eskubideak, eta ez dute eragozten fitxategi elkartu berdinekin NFT berriak sortzea.

NFTak aktibo espekulatibo gisa erabiltzen dira, eta gero eta gehiago kritikatu dira duten energiaren kostua eta karbono-aztarna, blockchain transakzioen baliozkotzearekin lotuta dagoena, baita horiek maiz erabiltzea iruzurretan ere.[2]

NFTa aktibo digital edo fisiko partikular batekin lotuta egon daiteke (adibidez, artxibo edo objektu fisiko batekin), eta aktibo hori helburu jakin baterako erabiltzeko lizentziarekin.[3] NFT bat merkatu digitaletan negoziatu eta sal daiteke.[4] NFTren negoziazioaren izaera alegalak oinarri juridikorik ez duen aktiboaren jabetza-truke informala dakar.[5]

Kriptomonetekin alderatuta, bitcoin eta beste moneta digitaletako ale guztiak berdinak diren bitartean, NFT bakoitzak azpiko aktibo bat adieraz dezake, eta, beraz, bakoitzak balio desberdina izan dezake.[6] NFTak hash kriptografikoen bidez sortzen dira, eta sortutako idenfikatzailea bloke-katean geratzen da erregistratuta.[7] Transakzio kriptografiko horrek fitxategi digitalak kautotu ahal izatea ziurtatzen du.[7]

Egile eskubideak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

NFT baten jabetzak ez dio berez egile-eskubiderik edo jabetza intelektualik ematen tokenak integratzen duen aktibo digitalari.[8][9] Norbaitek bere lana ordezkatzen duen NFT bat salduta, erosleak ez du nahitaez egile-eskubideak jasoko, eta, beraz, jatorrizko jabeak lan bereko NFT gehiago sortzeko aukera manten dezake, egile-eskubidearen transferentzia esplizituki ez bada adosten.[10][11] Alde horretatik, NFT bat egile-eskubide batetik bereizita dagoen jabetza-froga bat besterik ez da.[9][12]

Lotutako fitxategi ohikoenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

NFT fitxategiak artxibo digitalekin estekatzen direnez, NFT baten jabetza, askotan, lotutako aktibo digitala erabiltzeko lizentziarekin lotzen da.[13]

Arte digitala

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Arte digitaleko NFT batzuk: arte generatiboan kokatzen diren pixel artearen pertsonaiak.

Arte digitala NFTen erabileraren ohiko kasua da.[14] Arte digitalarekin lotutako NFTen zenbait enkantek oihartzun handia izan dute. Pak artistaren "Merge" lana adibidez, NFT garestiena izan da, 91,8 milioi dolarreko prezioarekin.[15]

Banksy artistaren Morons izeneko marrazkiaren suntsipenaren bideoa da beste adibide bat. Erre baino lehen koadroak 80.000 euroko balioa bazuen ere, Injective Protocol izeneko kriptoinbertsoreak 320.000 eurotan saldu zuen NTF bitartez egiaztatutako bideoa.[16]

Jokoetan ere erabil daitezke NFTak. CryptoKitties bloke-kateetan oinarritutako lineako joko arrakastatsua izan zen, non jokalariek katu birtualak adoptatu eta merkaturatzen baitituzte. Jokoaren barruko NFTen monetizazioa 12,5 milioi dolarreko inbertsioa izan zen, eta katutxo batzuk 100.000 dolar baino gehiagotan saldu ziren.[17][18]

2021eko otsailean, NFTek 25 milioi dolar inguruko transferentziak eragin zituzten musikaren industriaren barruan, NFT bitartez saldutako lan artistikoen trukeen bidez.[19] 2021eko otsailaren 28an, 3LAU dantza elektronikoko musikariak 33 NFT-ko bilduma bat saldu zuen 11,7 milioi dolarren truke, Ultraviolet albumaren hirugarren urtemuga ospatzeko.[20][21]

NFT erabiltzen duten zinemagintzako proiektuen artean ezaguna da Godzilla vs. Kong[22] filmaren inguruko lan artistikoen bilduma.

2021eko azaroan, Quentin Tarantino zinema-zuzendariak Pulp Fiction filmeko moztu gabeko eszenetan oinarritutako zazpi NFT merkaturatu zituen. Baina Miramax-ek demanda bat aurkeztu zuen, eskubide zinematografikoak bereak zirela aldarrikatuz.[23]

Bideo hau Ikusgela proiektuaren parte da.
Bideo hau Ikusgela proiektuaren parte da. Bideoak dituzten artikulu guztiak ikus ditzakezu hemen klik eginez gero.
Metabertsoa ulertzeko bideoa

Mundu birtual batzuk, askotan metabertso izenarekin merkaturatzen direnak, NFTak barneratzen dituzte artikulu birtualen eta ondasun higiezin birtualen salerosketarako.[24]

Lan pornografiko batzuk NFTen bidez saldu dira, NFT merkatuek material pornografikoarekiko duten etsaitasunak eragozpen handiak sortu arren[25]

2021eko maiatzean, Kaliforniako Unibertsitateak jakinarazi zuen bi NFTren enkante egingo zirela Nobel saria irabazi zuten bi asmakizunentzako patenteak zabaltzeko: CRISPR-Cas9 geneen edizioa eta minbiziaren aurkako immunoterapia.[26] Unibertsitateak asmakuntza horietarako patenteen jabe izaten jarraituko du; izan ere, NFTek unibertsitateko patenteak zabaltzeko modua baino ez dute aipatzen.[26]

Kirol munduan ere NFTn oinarritutako transakzio komertzialak ohikoak bihurtzen ari dira. NBA hasi zen[27] eta beste kiroletara hedatzen ari da. Futbolean Erreala ere horretan hasi zen[28], baina arazoak izan ditu[29]

Bloke-kateetan erabilitako estandarrak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Berariazko estandarrak sortu dira bloke-kateen gaineko zenbait erabilera-kasu sostengatzeko. Ethereum izan zen NFT sostengatzen lehena, egun erabilera handikoa den ERC-721 estandarrarekin. Beste bloke-kate askok NFTei laguntza erantsi diete, gero eta ezagunagoak baitira.

Gaur egun Ethereum-ek transakzio-tasa handiak dituenez Ethereum oinarrian duten soluzio berriak sortu dira, Inmutable X eta Polygon esaterako.

Arazoak eta kritikak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Katetik kanpo biltegiratzea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arte digitala barneratzen duten duten NFTek, oro har, ez dute bloke-katean metatzen lotutako arte-artxiboa, tamaina handia dela eta. Tokenek jabetza-ziurtagiri baten antzera funtzionatzen du, artelan horren izena ematen duen web helbide batekin.[30] Gainera, NFTak funtzionalki bereizirik daudenez azpiko artelanetatik, edonork erraz gorde dezake NFT baten irudiaren kopia bat

Ingurumenaren inguruko kezkak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

NFTen erosketek eta salmentek energia-erabilera handia dute, orokorrean blokeen teknologiarekin lotuta, horrek berotegi-efektuan duen eraginarengatik.[31]

Artistaren eta eroslearen ordainsariak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Salmenta-plataformek eskaintzen duten zerbitzuagatik artistei eta erosleei kobratzen dizkieten tarifak ere eztabaidagarriak izan dira.[32]

Plagioa eta iruzurra

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Artistaren baimenik gabe saldu dira hainbat lan NFT bidez.[33] 2020an Qing Han artista hil ondoren, haren nortasuna hartu zuen iruzurgile batek, eta zenbait lan salgai jarri zituen NFT bidez. Era berean, Banksy balitz bezala aurkezten zen saltzaile batek lortu zuen artistak ustez egindako NFT bat saltzea.[34]

Plagiatutako NFT lanak sortzeko erraztasun berezkoak ugaritu egin ditu mota horretako auziak.[35]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Dean, Sam. (2021-03-11). «$69 million for digital art? The NFT craze, explained» Los Angeles Times.
  2. Genç, Ekin. (2021-10-05). «Investors Spent Millions on 'Evolved Apes' NFTs. Then They Got Scammed.» Vice Media.
  3. Dean, Sam. (March 11, 2021). «$69 million for digital art? The NFT craze, explained» Los Angeles Times.
  4. Kastrenakes, Jacob. (2021-03-11). «Beeple sold an NFT for $69 million» The Verge.
  5. Mendis, Dinusha. (2021-08-24). «When you buy an NFT, you don't completely own it – here's why» The Conversation.
  6. «WTF Is an NFT, Anyway? And Should I Care?» Wired ISSN 1059-1028..
  7. a b Boscovic, Dragan. «How nonfungible tokens work and where they get their value – a cryptocurrency expert explains NFTs» The Conversation.
  8. Gallagher, Jacob. (2021-03-15). «NFTs Are the Biggest Internet Craze. Do They Work for Sneakers?» Wall Street Journal ISSN 0099-9660..
  9. a b Thaddeus-Johns, Josie. (2021-03-11). «What Are NFTs, Anyway? One Just Sold for $69 Million.» The New York Times ISSN 0362-4331..
  10. Salmon, Felix. (March 12, 2021). «How to exhibit your very own $69 million Beeple» Axios.
  11. Clark, Mitchell. (March 11, 2021). «NFTs, explained» The Verge.
  12. «NFT blockchain drives surge in digital art auctions» BBC March 3, 2021.
  13. NFTS' Nifty Copyright Issues – Intellectual Property – Canada. .
  14. Patterson, Dan. (March 4, 2021). «Blockchain company buys and burns Banksy artwork to turn it into a digital original» CBS News.
  15. «Pak Breaks Record for Most Expensive NFT Sale» HYPEBEAST 2021-12-07.
  16. Manterola, Ismael. «NFT» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-02-03).
  17. «CryptoKitties Mania Overwhelms Ethereum Network's Processing» Bloomberg.com 2017-12-04.
  18. «CryptoKitties raises $12M from Andreessen Horowitz and Union Square Ventures» TechCrunch.
  19. «Music-related NFT sales have topped $25m in the past month» Music Business Worldwide 2021-03-12.
  20. Brown, Abram. «Largest NFT Sale Ever Came From A Business School Dropout Turned Star DJ» Forbes.
  21. «Las Vegas DJ-producer makes millions selling NFTs» Las Vegas Review-Journal 2021-05-01.
  22. Bosselman, Haley. (2021-03-31). «'Godzilla vs. Kong' to Have First Major Motion Picture NFT Art Release» Variety.
  23. Diaz, Johnny. (2021-11-17). «Miramax Sues Quentin Tarantino Over Planned 'Pulp Fiction' NFTs» The New York Times ISSN 0362-4331..
  24. «Virtual real estate plot sells for close to $1 mln» Reuters June 18, 2021.
  25. Cole, Samantha. (March 19, 2021). «'Building the Cockchain:' How NSFW Artists Are Shaping the Future of NFTs» Vice.
  26. a b «UC Berkeley Will Auction NFTs for 2 Nobel Prize Patents | Inside Higher Ed» www.insidehighered.com.
  27. «CryptoKitties developer launches NBA TopShot, a new blockchain-based collectible collab with the NBA» TechCrunch.
  28. «Realak Kopako NFT 's atera ditu» www.realsociedad.eus (Noiz kontsultatua: 2022-02-03).
  29. (Gaztelaniaz) Pastor, Javier. (2022-02-01). «Iqoniq y un agujero de 800.000 euros para la Real Sociedad: el fútbol tiene un problema con los negocios cripto» Xataka (Noiz kontsultatua: 2022-02-03).
  30. Dash, Anil. (2021-04-02). «NFTs Weren't Supposed to End Like This» The Atlantic.
  31. Calma, Justine. (2021-03-15). «The climate controversy swirling around NFTs» The Verge.
  32. Kinsella, Eileen. (April 29, 2021). «Think Everyone Is Getting Rich Off NFTs? Most Sales Are Actually $200 or Less, According to One Report» Artnet News.
  33. Williams, Rhiannon. (April 2, 2021). «NFT digital art: Would you pay millions of pounds for art you can't touch?» inews Technology.
  34. «Fake Banksy NFT sold through artist's website for £244k» BBC News August 31, 2021.
  35. Beckett, Lois. (2022-01-29). «'Huge mess of theft and fraud:' artists sound alarm as NFT crime proliferates» The Guardian.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]