Karbono aztarna

Wikipedia, Entziklopedia askea
CO2 emisioak per capita. Herrialde bakoitzaren gainean klikatu daiteke.

Karbono aztarna erakunde, gertaera, produktu eta pertsona guztien multzoak eragin (edo eragiten) dituen berotegi efektuko gasen kantitate totala da.

Zaila da karbono aztarna osoa kalkulatzea, datu asko behar baitira hura jakiteko eta ez baita erraza ezagutzea zenbat karbono dioxido ekoizten den gertaera naturalen ondorioz. Hori dela eta, karbono aztarnaren definizio praktikoagoak iradoki dira, adibidez: "Populazio, sistema edo jarduera zehatz batek igortzen duen karbono dioxido (CO2) eta metano (CH4) kantitate osoa, iturri, hustubide eta biltegiratze nabarmen guztiak kontuan hartuz populazio, sistema edo jarduera hori existitzen den denbora tarte osoan."

Garraioak, luberritzeek, elikagaien ekoizpen eta kontsumoak, erregaien kontsumoak zein beste edozein motatako kontsumok (ondasunak, materialak, egurra, errepideak, eraikinak, zerbitzuak) berotegi efektuko gasak ekoizten dituzte. Kontzeptua sinplifikatu eta hobeto ulertu eta konparatu ahal izateko, ekoiztutako karbono dioxidoaren bitartez adierazten da karbono aztarna.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]