Pulp Fiction

Wikipedia, Entziklopedia askea
Pulp Fiction Logo.png Pulp Fiction
Pulp Fiction Showing (16296612198).jpg
Jatorria
Argitaratze-data1994
Jatorrizko izenburuaPulp Fiction
Jatorrizko hizkuntzaingelesa
Jatorrizko herrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Banatze bideaEskatu ahalako bideo
Ezaugarriak
Genero artistikoagangster filma, thrillerra, independent film (en) Itzuli eta film dramatikoa
Iraupena154 minutu
Koloreakoloretakoa
Kokapena
BildumaNew Yorkeko Arte Modernoaren Museoa
Grabazio lekua(k)Los Angeles eta Tennessee
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Quentin Tarantino
Gidoigilea(k)Quentin Tarantino
Roger Avary (en) Itzuli

[[Kategoria:Roger Avary (en) Itzuli idatzitako filmak]]
Antzezlea(k)
Ekoizpena
EkoizleaLawrence Bender
Konpainia ekoizleaA Band Apart (en) Itzuli
Jersey Films (en) Itzuli
Miramax
[[Kategoria:A Band Apart (en) Itzuli ekoitzitako filmak]]
[[Kategoria:Jersey Films (en) Itzuli ekoitzitako filmak]]
Ekoizle eragileaMichael Shamberg
Stacey Sher
Danny DeVito
EdizioaSally Menke (en) Itzuli
Ekoizpen-diseinatzaileaDavid Wasco (en) Itzuli
Argazki-zuzendariaAndrzej Sekuła (en) Itzuli
Jantzi-diseinatzaileaBetsy Faith Heimann (en) Itzuli
Fikzioa
Kontakizunaren tokiaLos Angeles
Erabiltzen dunonlinear narrative (en) Itzuli
Argumentu nagusiaorganized crime (en) Itzuli
Historia
Jasotako sariak
Nominazioak
Film onenaren Urrezko Globo Saria - Drama
National Society of Film Critics Award for Best Screenplay (en) Itzuli
Japan Academy Prize for Outstanding Foreign Language Film (en) Itzuli
Australian Film Institute Award for Best Foreign Film (en) Itzuli
MTV Movie Award for Best Male Performance (en) Itzuli
BAFTA Award for Best Actor in a Leading Role (en) Itzuli
Screen Actors Guild Award for Outstanding Performance by a Male Actor in a Supporting Role (en) Itzuli
MTV Movie Award for Best Dance Sequence (en) Itzuli
Screen Actors Guild Award for Outstanding Performance by a Female Actor in a Supporting Role (en) Itzuli
BAFTA Award for Best Film (en) Itzuli
Independent Spirit Award for Best Supporting Male (en) Itzuli
BAFTA Award for Best Actor in a Supporting Role (en) Itzuli
MTV Movie Award for Best On-Screen Duo (en) Itzuli
BAFTA Award for Best Direction (en) Itzuli
BAFTA Award for Best Editing (en) Itzuli
César Award for Best Foreign Film (en) Itzuli
MTV Movie Award for Best Movie (en) Itzuli
BAFTA Award for Best Sound (en) Itzuli
BAFTA Award for Best Actress in a Leading Role (en) Itzuli
Screen Actors Guild Award for Outstanding Performance by a Male Actor in a Leading Role (en) Itzuli
Independent Spirit Award for Best Screenplay (en) Itzuli
Independent Spirit Award for Best Male Lead (en) Itzuli
Independent Spirit Award for Best Director (en) Itzuli
David di Donatello for Best Foreign Actress (en) Itzuli
National Society of Film Critics Award for Best Supporting Actress (en) Itzuli
National Society of Film Critics Award for Best Actor (en) Itzuli
Directors Guild of America Award for Outstanding Directing – Feature Film (en) Itzuli
National Society of Film Critics Award for Best Director (en) Itzuli
National Society of Film Critics Award for Best Supporting Actor (en) Itzuli
National Society of Film Critics Award for Best Film (en) Itzuli
Zuzendari onenaren Urrezko Globo Saria
Golden Globe Award for Best Supporting Actor – Motion Picture (en) Itzuli
BAFTA Award for Best Original Screenplay (en) Itzuli
MTV Movie Award for Best Female Performance (en) Itzuli
Golden Globe Award for Best Screenplay (en) Itzuli
David di Donatello for Best Foreign Actor (en) Itzuli
Golden Globe Award for Best Supporting Actress – Motion Picture (en) Itzuli
Golden Globe Award for Best Actor – Motion Picture Drama (en) Itzuli
Zuzendari onenaren Oscar Saria
67. Oscar Sariak

Quentin Tarantino

Film onenaren Oscar Saria
67. Oscar Sariak

Lawrence Bender

Gizonezko aktore onenaren Oscar Saria
67. Oscar Sariak

John Travolta

Jatorrizko gidoi onenaren Oscar Saria
67. Oscar Sariak

Quentin Tarantino, Roger Avary (en) Itzuli

Taldeko emakumezko aktore onenaren Oscar Saria
67. Oscar Sariak

Uma Thurman

Muntatze onenaren Oscar Saria
67. Oscar Sariak

Sally Menke (en) Itzuli

Taldeko gizonezko aktore onenaren Oscar Saria
67. Oscar Sariak

Samuel L. Jackson

miramax.com…
IMDB: tt0110912 Filmaffinity: 160882 Allocine: 10126 Rottentomatoes: m/pulp_fiction Mojo: pulpfiction Allmovie: v131235 TCM: 87358 Metacritic: movie/pulp-fiction TV.com: movies/pulp-fiction Netlix: 880640Edit the value on Wikidata

Pulp Fiction 1994an Quentin Tarantino estatubatuar zinema zuzendariak zuzendutako komedia beltzezko film bat da. Izenburua garai batean AEBtan oso irakurriak ziren Pulp aldizkariei zor die. John Travolta, Samuel L. Jackson, Uma Thurman, Bruce Willis, Harvey Keitel, Tim Roth, Amanda Plummer, Maria de Medeiros, Ving Rhames, Eric Stoltz, Rosanna Arquette eta Christopher Walken aktoreek antzeztu zuten.

Ikusleek zein kritikariek harrera beroa eman zioten, nahiz eta film onenaren Oscar Saria ez irabazi. Askoren ustez, azken urteetako zinemagintzako mugarria da, zinema independentea ikusle arruntengana zabaldu baitzuen. Gainera, haren istorio etenek, mota guztietako elkarrizketek, ironiak, ikus-estiloak, plano bitxiek eta pop kulturaz eginiko erreferentziek oso eragin handia izan dute hurrengo film frankotan.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Istorioa zazpi zatitan banatzen da: sarrera, "Vincent Vega eta Marcellus Wallace-ren emaztea"-ren atarikoa, "Vincent Vega eta Marcellus Wallace-ren emaztea", "Urrezko erlojua"-ren atarikoa, "Urrezko erlojua", "Bonnie-rekiko arazoa" eta epilogoa.

Sarrera: Yolanda eta Ringo lapur bikotea kafetegi batean gosaltzen agertzen da; bertan lapurtzea erabakita, pistolabana atera dituzte.

"Vincent Vega eta Marcellus Wallace-ren emaztea"-ren atarikoa: Vincent Vega eta Jules Winnfield sikarioak auto batean trajez jantzita ageri: lehena Amsterdam-en ibili denez, Europaren eta Estatu Batuen arteko aldeez berriketan dabiltza eta etxe baten parera iritsitakoan, pistola bana hartuta Marcellus Wallaceren maletatxoa lapurtu duten gazteen apartamentura sartu dira; bertan hiru gazte daude eta Winfieldek, oso lasai, maletatxoa non dagoen galdetu die. Erantzundakoan, Vegak hartu du baina berehala gazte batek barkatzeko eskatzen hasi, Winnfield haserretu da eta bi gazte hiltzen ditu.

"Vincent Vega eta Marcellus Wallace-ren emaztea": Taberna batean, Wallacek Butch Coolidge izeneko boxeolari bati dirua ematen dio, bere borroka galtzearen truke; handik gutxira, Vega eta Winnfield sartu dira, elastikoak eta galtza motzak jantzita, eta maletatxoa Wallace nagusiari itzuli diote: hura kanpora joatekoa denez, bere emazte Mia-rekin gau hartan norabait eramateko agindu dio Vegari. Hori beldur da, Wallacek emaztea gehiegi babesten duela entzun duelako. Vegak hiru gramo heroina erosi dizkio lagun bati: pixka bat kontsumitu du eta gainerako guztia berokiko poltsiko batean gorde du; gero, Miaren bila joan da eta jatetxe batera eraman du, afaritara. Berriketan jardun eta dantza txapelketa bat irabazi dute. Etxera itzulitakoan, eta Vega komunean den bitartean, Miak haren heroina aurkitu, esnifatu eta gaindosi batek jotzen du. Vegak neska erdi hilda ikustean, bere saltzailearen etxera joan da, adrenalina injekzio bat jar diezaioten. Azkenean, Mia salbatu da eta biek senarrari ezer ez esatea agindu diote elkarri.

"Urrezko erlojua"-ren atarikoa: Butch Coolidge umetan telebista ikusten ari dela, Vietnamgo Gerlako beterano bat bisitan joan zaio, harentzako erloju bat dakarrela eta ordularia haurraren familiarena dela esanez, belaunaldiz belaunaldi aitek semeei emana. Haren aita Vietnamen preso egon zenean, ipurtzuloaren barnean gordeta eduki zuen, vietnamdarrek aurki ez ziezaioten, egunen batean semearen esku jarriko zuelakoan; bat-batean, kanpai hotsa entzunda, Butch ametsetatik esnatu eta ringera joan da.

"Urrezko erlojua": Butchek bere arerio hil du, hari borroka irabazten utzi beharrean, bere buruaren alde apustu egin baitzuen. Orduan, Wallacek Butch hiltzeko agindu dio Vegari. Butch motel batera joan da, neskalagunarekin elkartzera; horrek hainbat gauza jaso behar zizkion etxetik, baina ordularia ahaztu zaio: horregatik, Butch hara itzulida, erlojua hartu eta norbait —Vega da— bertan dabilela konturatuta, sukaldean aurkitu duen haren armaz tiro egin eta hil egin du. Gero, motelera autoz doala, Marcellus Wallace kalea zeharkatzen ikusi eta nahita harrapatu du, baina berehalaxe, beste auto batek berea jo du. Wallace zauriturik dago, baina tiroka hasi zaio, atzetik korrika darraiola: bigarren eskuko gauzen saltoki batean sartu eta han mutur-joka dabiltza, jabeak errifle batez mehatxatu eta harekin jo ondoren, konortea galarazi arte. Segidan, biak sotoan sartu ditu, sokaz aulki banari lotu eta lagun bati deitu dio. Wallace bortxatzen dihardutela, Butchek lokarriak hautsi ditu eta ihes egiteko zorian dela, sotora itzultzea erabaki du, dendan salgai zegoen katana bat hartuta, Wallace askatzeko. Horrela, Butchek bortxatzaileetako bat hil eta Wallacek besteari tiro egin ondoren, Wallacek bizia barkatu dio, baina hiritik alde egiteko baldintzapean.

"Bonnie'-rekiko arazoa": Winnfield maletatxoa lapurtu duten bi gazte tiroz hil berri dituela, bat-batean ikusi ez zuten beste gazte bat tiroka hasi zaie, baina mirariz-edo, bala guztiek huts egin dute. Vegak eta Winnfieldek ordea hil egin dute; apartamendu hartatik Marvin lagunarekin irten, autoan sartu eta errepidean doazela, Vegak nahigabe tiro bat sartu dio buruan hari; hori dela eta, Jimmy deritzan Winnfielden lagun baten etxera joan dira. Izugarri urduritzen dute, haren emazte Bonnie berehala etxeratzekoa baita; beraz, Winston Wolfe arazo-konpontzaileari deitu diote: horrek esaten die zer egin behar duten odol-arrastoak ezkutatzeko eta arropa zikinak kentzeko eta haien ordez elastiko eta galtza motzak janzteko agindu die; autoari dagokionez, ibilgailuak birrintzeko toki batera eraman dute.

Epilogoa: Yolanda eta Ringo zeuden kafetegian dira Winnfield eta Vega: Winnfieldek lagunari lana utzi behar duela jakinarazten dio. Vega komunean den bitartean, Yolanda eta Ringo bezeroei ebasten hasi zaizkie, baina Ringok Winnfieldi dirua eta maletatxoa eskatutakoan, hark pistola atera eta mehatxatzen du, bere dirua hartzeko aginduz, diru horrekin Ringoren bizitza erosten ari dela diotsola; gero, bi sikarioak kafetegitik lasai asko irten dira.

Pertsonaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Soinu banda[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Albumak Music from the Motion Picture Pulp Fiction du izena eta honako zatiak ditu:

  1. The Pulp Fiction Theme - The Ventures
  2. Royale With Cheese - John Travolta (elkarrizketa)
  3. Jungle Boogie - Kool & The Gang
  4. Let's Stay Together - Al Green
  5. Bustin' Surfboards - The Tornadoes
  6. Lonesome Town - Ricky Nelson
  7. Son Of A Preacher Man - Dusty Springfield
  8. Bullwinkle Part II - The Centurians
  9. You Never Can Tell - Chuck Berry
  10. Girl, You'll Be A Woman Soon - Urge Overkill
  11. If Love Is A Red Dress (Hang Me In Rags) - Maria McKee
  12. Comanche - The Revels
  13. Flowers On The Wall - The Statler Brothers
  14. Personality Goes A Long Way - John Travolta (elkarrizketa)
  15. Surf Rider - The Lively Ones
  16. Ezekiel 25:17 - Samuel L. Jackson (Izkribu Sakratuetatiko aipua)

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]