Banksy

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Banksy grafiti artista britainiar baten goitizena da. Uste da 1974an jaio zela, Bristol-tik hurbil, baina haren identitatea ezezaguna da.

Haren artelanak, maiz, satira grafikoak dira politika, kultura eta etikari buruzkoak batez ere. Haren irudiak harrigarriak eta umoretsuak dira askotan, eta leloekin batera ager daitezke. Mezua, gehienetan, gerra, kapitalismo edo establishment-aren kontrakoak dira. Irudi ohikoenak honakoak dira besteak beste: arratoiak, tximinoak, polizia, soldaduak, umeak eta edadetuak.

Kaleko arte hori, grafiti eta txantiloi teknikak nahasten dituena, Blek le Rat-en antzekoa da, baita Crass talde anarko-punk-ena. Txantiloiak, hasieratik erabili zituen, eta teknika hori erabiltzeagatik hasi zen nabarmentzen Bristolen eta Londresen.

Denboran zehar, Banksyk toki askotan paratu ditu grafitiak, Bristol eta Londresez gain. Hala nola, Estatu Batuetan edo Israelek Zisjordanian eraikitako harresian bertan. 2006an, Guantanamo espetxeko presoen antzera jantzi zuen panpin bat eta Kaliforniako Disneyland parkean paratu zuen. 2005ean Londresko British Museum-ean labar artearen aldaera bat utzi zuen, non giza irudi primitibo batek erosketa gurditxoa zeramala agertzen zen.

Galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ambox notice.png Irudi bat handitzeko, klika ezazu gainean.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Banksy