Nag Hammadi

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Nag Hammadi
 Egipto
Aluminium Stadium.jpg
Administrazioa
Herrialdea  Egipto
Probintzia Qena eskualdea
Geografia
Koordenatuak 26° 03′ N, 32° 15′ E / 26.05°N,32.25°E / 26.05; 32.25Koordenatuak: 26° 03′ N, 32° 15′ E / 26.05°N,32.25°E / 26.05; 32.25
Nag Hammadi hemen kokatua: Egipto
Nag Hammadi
Nag Hammadi
Demografia
Biztanleria 45.038±1 biztanle

Nag Hammadi (arabieraz نجع حمادي, transliterazioa. Naj' Hammādi, ˈnæɡʕe ħæmˈmæːdi ahoskatua), Nilo ibaiaren ertzean dagoen herri bat da, Egipton, antzinatean Jenoboskion (antzinako grezieraz Χηνοβόσκιον) deitua, non, 320an, San Pakomiok, lehen monasterio kristaua sortu zuen.

Herria, ospetsua da, 1945ean, antzinako kodexen bilduma zabal bat agertu zelako. 367an, tokiko monjeek, 45 idazki erlijioso inguru kopiatu zituzten (baita Tomas, Felipe eta Valentinen ebanjelioak ere), hamabi bat kodexetan. Horiek, kontu handiz gorde ziren zigilatutako ontzi batean, eta gertuko leize batzuetan ezkutatu ziren, non ezkutaturik egon ziren 1600 urte inguruz.

1945eko abenduan, bi nekazari egiptoarrek, papiroan idatzitako antzinako eskuizkribuen 1100 orrialde baino gehiago aurkitu zituzten, Niloren ibarraren ekialdeko amildegiaren ondoan lurperatuak. Testuak, jatorrizko greziarren koptikorako itzulpenak ziren, III. mendean sortu zena.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Nag Hammadi Aldatu lotura Wikidatan
Geografia
Egipto
Artikulu hau Egiptoko geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.