Najat A. Saliba

Wikipedia, Entziklopedia askea
Najat A. Saliba

Bizitza
JaiotzaLibano, XX. mendea
Herrialdea Libano
Hezkuntza
HeziketaKaliforniako Unibertsitatea Los Angelesen
California State University, Long Beach (en) Itzuli 1994) Master of Science (en) Itzuli
Lebanese University (en) Itzuli 1986) Bachelor of Social Science (en) Itzuli
Hegoaldeko Kaliforniako Unibertsitatea
(1994ko irailaren 1a - 1999ko abuztuaren 1a) Doktoretza
Jarduerak
Jarduerakikertzailea eta kimikaria
Enplegatzailea(k)University of California, Irvine (en) Itzuli  (1999ko irailaren 1a -  2001eko abuztuaren 10a)
Beiruteko Amerikar Unibertsitatea  (2001eko irailaren 15a -
Beiruteko Amerikar Unibertsitatea  (2007ko irailaren 1a -  2012ko irailaren 1a)
Beiruteko Amerikar Unibertsitatea  (2012ko irailaren 1a -
Jasotako sariak

Najat A. Saliba (arabieraz: نجاة عون صليبا‎) kimikari libanoarra da. Emakumezko Zientzilarien L'Oréal-UNESCO saria jaso zuen 2019an, kutsatzaile atmosferiko minbizi eragileen inguruko ikerketak egiteagatik[1].

Ikasketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Landetxe batean hazi zen eta 1975ean Libanoko Gerra Zibila hasi zenean familia Beirut hiriburura aldatu zen. Libanoar Unibertsitatean amaitu zituen kimika ikasketak 1986an[2] eta Kalifornian egin zituen masterra eta doktoretza[2]. Najat A. Salibaren tesia uraren kutsaduraren eta katalisi tekniken ikerketen ingurukoa izan zen[3].

Ibilbide zientifikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Libanoko Gerra Zibila amaitu zenean Beirutera itzuli zen eta 2001ean Beiruteko Amerikar Unibertsitatean hasi zen lanean[4].

2002an Etorkizun Jasangarrirako Naturaren Kontserbaziorako Ibsar Zentroaren sortzaileetako bat izan zen. Erakunde horren xedea Libanoko biodibertsitatea babestea zen. Ordutik Najat A. Saliba bera da zuzendaria eta Beiruteko Amerikar Unibertsitatean Laborategi Atmosferiko eta Analitikoa ezarri zuen[4]. Hasiera batean produktu kimikoak lortzeko oztopoak izan zituen, mendebaldeko enpresek nekez bidaltzen baitzituzten produktu horiek Libanora, armak eraikitzeko erabiliko ziren beldurrez[5].

Najat A. Salibak Libanoko eta Ekialde Hurbileko inguruneko kutsatzaileak ikertzen ditu; zigarreta elektronikoek eta nargileek askatzen dituzten partikula minbizi eragileak. Katxinbetan formaldehidoaren antzeko konposatuak identifikatu zituen lehen ikerlaria izan zen eta zigarreta elektronikoak karbono monoxidoa sor dezaketela ere ikusi zuen.

Libanoko kutsatzaile atmosferikoen lehenengo datu basea ere osatu zuen. Aire librean zaborra erretzeak airean egon daitezkeen partikula minbizi eragileen kopurua %2.300 handitzen duela demostratu zuen[6]. Beiruteko eraikin bateko laugarren solairuan neurtu zituen partikula horiek honako hauek ziren: hidrokarburo aromatiko poliziklikoak, beruna, kadmioa, titanioa eta artsenikoa, gehienak metalen errekuntzatik askaturikoak.

Beiruteko Amerikar Unibertsitateko Udal Hondakin Solidoen gida egin zuen[7]. Hoditerietak ikerketa kimikoak egiteko protokoloak ezarri zituen[8] eta aireko kutsatzaileak ikertzeko material eta metodo berritzaileak garatu ditu[9].

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b (Ingelesez) Najat Aoun Saliba - 2019 L’Oréal-UNESCO Laureate for Africa and the Arab States. 2021-06-25 (Noiz kontsultatua: 2024-02-09).
  2. a b «Najat Saliba» www.aub.edu.lb (Noiz kontsultatua: 2024-02-09).
  3. (Frantsesez) «Najat Aoun Saliba, les changements d’air du Liban» La Croix 2019-03-14 ISSN 0242-6056. (Noiz kontsultatua: 2024-02-09).
  4. a b «🎈 Public Lab: Najat» publiclab.org (Noiz kontsultatua: 2024-02-09).
  5. «IYC Profile: Lebanon | ACS News | Chemical & Engineering News» pubsapp.acs.org (Noiz kontsultatua: 2024-02-09).
  6. «Experts warn against waste incineration | News , Lebanon News | THE DAILY STAR» web.archive.org 2019-05-27 (Noiz kontsultatua: 2024-02-09).
  7. (Ingelesez) «Guide to Municipal Solid Waste Management by AUB-NCC - Issuu» issuu.com 2016-01-27 (Noiz kontsultatua: 2024-02-09).
  8. (Ingelesez) «PeerJ - Profile - Najat Saliba» peerj.com (Noiz kontsultatua: 2024-02-09).
  9. (Ingelesez) Srour, M.. (2019-03-31). «Meet The Astonishing Lebanese Lady Who Just Made International Headlines» 961 (Noiz kontsultatua: 2024-02-09).
  10. (Ingelesez) «APA Prize for AUB professors in interdisciplinary team for study of tobacco products» American University of Beirut (Noiz kontsultatua: 2024-02-09).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]