Namık Kemal

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Kemalbey.jpg

Namık Kemal, Mehmed Kemal jaioa, (Tekirdağ, 1840ko abenduaren 21a - Kios, 1888ko abenduaren 2a) turkiar idazlea izan zen. Turkiako aitoren semeen familia batean jaio zen. Istanbulen Shinasi, Turkiako literatura modernoaren aitzindari nagusia, izan zuen irakasle. Bere ideia liberalengatik ihes egin behar izan zuen Turkiatik Ziya Pasharekin batera, eta Parisen eta Londresen bizi izan zen.

Londresen Hürriyet («Askatasuna») aldizkaria sortu zuen Ziya Pasharekin, eta Turkiar Gazteak izeneko erakunde iraultzailea sortu zuen. Vatan (Aberria) dramak arrakasta handia lortu zuen, baina guztiz abertzalea zelako atxilotu zuten, eta Famagustako kartzelara eraman zuten, Ziprera. 1877an askatu zuten, baina berriro sartu zuten kartzelara, eta Kiosen hil zen preso zegoela. Namoukek eragin handia izan zuen munduko mugimendu abertzale guztietan. Haren antzerki-obra nagusia Silistria (1873) da. Intibah (1876) eleberriarekin genero horretako ikuspegi modernoa sartu zuen Turkian.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Namık Kemal Aldatu lotura Wikidatan