Nemesio Manuel Sobrevila

Wikipedia, Entziklopedia askea
Nemesio Manuel Sobrevilla» orritik birbideratua)
Jump to navigation Jump to search
Nemesio Manuel Sobrevila
Nemesio Manuel Sobrevila 1928.jpg
Bizitza
Jaiotza Bilbo1889
Herrialdea  Bizkaia, Euskal Herria
Heriotza Donostia1969 (79/80 urte)
Hezkuntza
Heziketa Bartzelonako Unibertsitatea
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak zinema zuzendaria eta gidoilaria
Kidetza Euskal Artisten Elkartea
IMDb nm0811914

Nemesio Manuel Sobrevila Saratxu (Bilbo, 1889 - Donostia, 1969) euskal zinema zuzendari, gidoigile eta ekoizlea zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bilbon jaio zen. Bilboko merkatari ezagun baten semea, lau seme-alaben bigarrena izan zen. Arkitektura Bartzelonan ikasi zuen eta, ondoren joan zen Parisera non École Nationale Supérieure des Arts Décoratifs delakoan ikasi zuen. Behin ikasketak bukatuta, Euskal Herri osoan eta Madrilen lan desberdinak burutu zituen. Biarritzen jaiotako Marta Duhau gaztearekin ezkondu zen eta hiru seme-alaba izan zituen: Madeleine, Manuel eta Roberto. Bilboko Arte Ederren Museoa non kokatu behar zen eztabaidan gaur egun dagoen lekuaren alde borrokatu zuen; Udalak, bestetik, nahaigo zuen Mallonako hilerriaren lursailak. Sobrevilaren iritzia atera zen garaile. 1926an zinemarekin esperimentatzen hasi zen, El sexto sentido zuzenduz; film mutu horretan Ricardo Barojak hartu zuen parte. Gerra aurreko abangoardiako zinemaren ordezkari nagusietariko bat izan zen. Espainiako Gerra Zibilean errepublikaren alde lan egin zuen. Gerra bukatuta, frankistek heriotza zigorra ezarri zioten eta Frantziara ihesi zen, non kanporatu zuten.

1969an Donostian hil zen.

Filmografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zuzendaria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gidoigilea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]