Nerea Elizalde
| Nerea Elizalde | |
|---|---|
![]() | |
| Bizitza | |
| Jaiotza | Bilbo, 1998ko ekainaren 18a (27 urte) |
| Herrialdea | |
| Bizilekua | Madril |
| Familia | |
| Haurrideak | ikusi
|
| Hezkuntza | |
| Heziketa | Ánima Eskola Arte Eszenikoko Eskola (2007 - 2016) Dantzerti (2016ko iraila - 2016ko azaroa) |
| Hizkuntzak | gaztelania euskara |
| Irakaslea(k) | Marina Ximanskaja David Valdelvira Juan Carlos Corazza Algis Arlauskas Roberto Bienzobas Rakel Rodríguez |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | aktorea, abeslaria eta dantzaria |
| Lan nabarmenak | |
| Jasotako sariak | |
| Kidetza | Pabellón Nº 6 |
| Musika instrumentua | trikitia gitarra pianoa |
Nerea Elizalde Zamakona (Bilbo, 1998ko ekainaren 18a) bizkaitar aktorea eta abeslaria da.[1]
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1998an Bilbon jaioa, Ánima Eskolan ikasi zuen 2007tik 2016 urtera bitartean. Arte dramatiko goi ikasketak egin zituen bertan Marina Ximanskajarekin eta Algis Arlauskasekin, Stanislavsky-Vakhtangov-M.Txekhov-Meyerhold metodologia jarraituz, errusiar eskola klasikoko metodologia.[2][1]
Carmen Climent aktorearekin batera ikasi zuen Ánima Eskolan.
Geroago, 2016 urtean, arte dramatikoko ikasketak hasi zituen Dantzertin, baina apenas bi hilabete egon zen han (2016 iraila-2016 azaroa), Madrilera joan zelako telesail bat grabatzera.[3]
Bizitza pribatua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Unai Elizalde aktorearen arreba da.
Bikote harremana izan zuen Aritz Mendiola aktorearekin bi urtez, 2017 hasia eta 2019 urtera arte.
Filmografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Telebista
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Urteak | Telesaila | Katea | Pertsonaia | Oharrak |
|---|---|---|---|---|
| 2017 | Si fueras tú | La 1 | Nerea Vidal | 6 atal |
| 2020 - gaur egun | Go!azen | ETB 1 | Garazi | |
| 2025 | Zeru ahoak | ETB 1 / Primeran | Sandrine | 4 atal |
Antzerkia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Diálogos Imposibles, 2015, Zuz. Marina Ximanskaja.
- Uda-gau bateko ametsa, 2014, Zuz. David Valdelvira.[1]
- La tempestad, 2013, Zuz. David Valdelvira.
- El caserón del miedo, 2012, Zuz. David Valdelvira.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1 2 3 (Gaztelaniaz) «Nerea Elizalderen Kultur gomendioak» Diario de Noticias de Navarra 2023-12-29 (kontsulta data: 2024-05-11).
- ↑ (Gaztelaniaz) Deia. «Rusia recibe a un 'imposible' Lorca» www.deia.eus (kontsulta data: 2022-02-25).
- ↑ Urkizu, U.. (2017-09-07). «Nerea Elizalde aktorea:«Fan klubetako kideak hasi zaizkigu mezuak bidaltzen»» Berria (kontsulta data: 2020-07-14).
