Edukira joan

Marina Ximanskaja

Wikipedia, Entziklopedia askea
Marina Ximanskaja

(2012)
Bizitza
JaiotzaSaratov1955eko urriaren 27a (69 urte)
Herrialdea Espainia
 Errusia
BizilekuaBilbo
Familia
Ezkontidea(k)Algis Arlauskas  (1981 -  2016)
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaRussian Institute of Theatre Arts (en) Itzuli
Hizkuntzakerrusiera
gaztelania
Irakaslea(k)Oleg Tabakov
Georgy Bannikov (en) Itzuli
Rimma Belyakova (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakaktorea, pedagogoa, interpretazio irakaslea, antzerki zuzendaria eta antzerki ekoizlea
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
MugimenduaStanislavski sistema
antzezpen metodoa
Izengoitia(k)Dama de los Escenarios

IMDB: nm0793598 Facebook: 100009164525331 Edit the value on Wikidata

Marina Metxislavovna Ximanskaja (errusieraz: Марина Мечиславовна Шима́нская; Saratov, Sobiertar Batasuna, 1955eko urriaren 27a), Marina Shimanskaya izenez ezagutua, errusiar antzezle, antzerki-zuzendari, pedagogo eta antzerki irakaslea da.

Hogei antzerki-ekoizpen handi baino gehiagotan egin du lan, hamabost film baino gehiagotan eta hainbat telebista telesailetan, haien artean, Goenkale (EITB Media) edo The Crown (Netflix).

Europako hainbat unibertsitate eta ikas-guneetan irakasle gisa aritu da. Satnislavsky sistema eta errusiar metodoa landu eta garatzeagatik bereizi da (Stanislavsky-Vakhtangov-M.Txekhov-Meyerhold)[1]. Ánima Eskola Arte Dramatikoko Eskolaren zuzendaria da. 2010. urtean Ercilla Saria irabazi zuen, bere antzerki lan eta ibilbideagatik.

Saratoven jaio zen, Sobietar Batasunean, 1955eko urriaren 27an. 18 urte zituela Moskura joan zen lagun batekin batera antzerkia ikasteko. Errusiako Antzerki Arteen Estatu Institutuan sartu zen eta Moskuko Antzerki Unibertsitatean ikasteko beka lortu zuen arte dramatikoa ikasteko.[2]

Mechislav Iosifovich Shimansky du aita, Saratovetik gertu dauden Stalinen kanpamentuetan egon zen zazpi urtez, erregimenaren etsai deklaratu zutelako, eta bertan Marinaren ama ezagutu zuen, kartzelapetuen erizaina zen bera. Aitaren gurasoak, Zhytomyrtik hurbil jabetza zuten aristokrata poloniarrak, eta bere neba fusilatuak izan ziren.

1979an Shimanskayak bere senarra ezagutu zuen Algis Arlauskas, pelikula bat filmatzen zuten bitartean, eta berarekin ezkondu zen. Bi seme-alaba dituzte, alaba, Olga Arlauskas, pelikula zuzendari ospetsua da Errusian. 2013an Algis Arlauskas beste emakume batekin joan eta 2016an dibortziatu egin ziren.

1992an iritsi zen Marina Shimanskaya Espainiara eta 2009an Anima Eskola antzerki eskola ireki zuen bere senar ohi Algis Arlauskasekin batera, gaur egun zuzentzen dutena eta bertan irakasten dute.[3]

Marina Shimanskaya 2015ean, arte dramatikoko ikasleekin, "Diálogos Imposibles" antzezlanean, berak egokitua eta zuzendua, Campos Elíseos Antzokian (Bilbo). Antzeezleen artean, Carmen Climent, Nerea Elizalde, Erika Rodríguez, Andrea Monrocle, Miren Galán, Lorea Lyons eta Ane Inés Landeta.

Konstantin Stanislavski eta Mikhail Txejoven antzezte sisteman aditua da. 2010ean Ercilla Saria lortu zuen.[4]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Gaztelaniaz) Deia. «Rusia recibe a un 'imposible' Lorca» www.deia.eus (Noiz kontsultatua: 2022-02-25).
  2. (Gaztelaniaz) ««Era una chica de provincias que soñaba con ser una gran actriz»» El Correo 2009-06-15 (Noiz kontsultatua: 2019-01-10).
  3. Rodríguez, Txani. (2014-04-14). Entrevista a Marina Shimanskaya, actriz y profesora de interpretaciónx. (Noiz kontsultatua: 2019-01-10).
  4. (Gaztelaniaz) «Entrevista a Marina Shimanskaya, una dama de los escenarios» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2019-01-10).